EUSKO LEGEBILTZARRAKO HAUTAGAIA BIZKAITIK

Jon Andoni Atutxa

Bilbon jaio nintzen 1970ean Bilboko Errekalde auzoan. Goitik behera naiz errekaldetarra. Han jaio eta hazi nintzen, eta bertan bizi naiz. Garai berrietara moldatu den auzoa da eta, aldi berean, ‘botxoak’ azken urteotan bizi izan dituen aldaketa handiak ezagutu ditu, baina bere nortasun propioa inoiz galdu gabe.

Jon Andoni Atutxa

Familia abertzale batean sortu nintzen, politika eguneroko ogia bezalakoa zen. Ezin dut gogoratu politikarekin interesatu ez naizen momentu bakar bat ere, betidanik egon da hor, nigan; lehenengo eta behin etxean eta ondoren Rakel bikotekidearekin ere bai. EAJ-PNVk 125 urteotan sustatu dituen baloreak betidanik egon dira nire etxean, normaltasun osoz. Beraz, 22 urterekin alderdikide bihurtzea urrats naturala izan zen niretzat. Ordutik aurrera hainbat kargu eta erantzukizun hartu ditut Errekaldeko Uri Buru Batzarrean, Herrialde Batzarreko ahaldun gisa eta, azken zazpi urteotan, Bizkai Buru Batzarreko burukide izateko ohorea izan dut.

Geografia eta Historian lizentziatu nintzen Deustuko Unibertsitatean. Lizentziatu ondoren hainbat ikerketa proiektu garatu nituen, Guda Zibilak Euskadin izan zuen garapenari buruzko artikuluak idatzi nituen eta gizarte zientzien irakaskuntzari buruzko lanetan kolaboratu nuen. Begoñako Andra Mari Irakasle Eskolako irakaslea izan naiz, zuzendaritza batzordeko kide izanik.

2003tik Bizkaiko Batzar Nagusietako ahalduna naiz. Ordutik aurrera Bizkaiak bizi izan duen eraldaketa sakonaren parte izateko aukera izan dut eta gure herrialdera erronka sozialak, ingurumen arlokoak, industrialak edo ekonomikoak ekarri dituzten prozesuetan parte hartu ahal izan dut, lehenengo eta behin ahaldun gisa eta 2015 urtetik aurrera Gernikako Ganberako Batzarkide Taldeko bozeramaile gisa.

EAJ-PNVko alderdikideek orain erabaki dute Eusko Legebiltzarrerako hautagai izendatzea, errespeturik handienarekin eta ardura handiz neureganatzen dudan erronka da. Konbentzituta nago Iñigo Urkulluk seriotasunaren, lanaren, esfortzuaren eta konpromisoaren alde egingo duen taldea gidatzen jarraituko duela, orain arte bezala, gizarte hobea eta Euskadi hobea eraiki dezagun. Gizartegintzak baino ez digu aberrigintza bermatuko.

Mendigoizale amorratua naiz. Mendiak lasaitasuna ematen dit, pilak kargatzen dizkit eta egunari kementsu ekiteko gogoa ematen dit. Irakurzalea ere banaiz (bereziki gustuko ditut saiakera historikoak eta filosofia liburuak) eta oso gogoko dut lagun artean eta familiarekin momentu gozoak bizitzea. Badira bi neskatila, Jone eta Maider alabak, harro sentitzeko arrazoi handiak ematen dizkidatenak, beraiekin partekatzen ditut geratzen zaidan denbora, zaletasunak eta ‘etxerako lanak’.

Seriotasunak, lanak, esfortzuak eta konpromisoak gizarte hobea eta Euskadi hobea ekarriko dute