EUSKO LEGEBILTZARRAKO HAUTAGAIA ARABATIK

Itziar Ircio

Nire izena Itziar Ircio da eta Murgian bizi naiz, duela 48 urte jaio nintzen herrian. Familia ere bertan osatu dut. Nire familia eta ni neu betidanik egon gara haraneko bizitzan inplikatuta, bertako jardueretan, jaietan, tradizioei eusten… Landa eremuan beharrezkoa den inplikazio horrek udalerriko hainbat elkarte eta taldetan modu aktiboan parte hartzera eraman nau.

Itziar Ircio

Euskadirekiko eta, bereziki, Zuiarekiko dudan grinak politikara jauzi egitera bultzatu ninduen 2003an, Zuiako Udaleko zinegotzi gisa. Ordutik eta orain arte, udalerriaren ongizatearen, garapenaren eta aurrerapenaren alde lan egiteko aukera izan dut. Zinegotzi izateaz gain, enpresa pribatu bateko administrazio sailean lan egiten dut.

Irakurtzea, familiarekin gure paisaia ikaragarriez gozatzea eta gure bailaratik paseatzea gustatzen zait. Nola ez, hemen ohikoa dugunez, edozein ospakizun aprobetxatzen dut konpainia onean mahai baten inguruan gozatzeko.

Euskalduna naizenez eta sentitzen naizenez, ekonomikoki, autogobernuan, ongizatean, elkartasunean eta berdintasunean aurrera egiten jarraituko duen Euskadi nahi dut. Nire ustez, Iñigo Urkullu lehendakaria da, zalantzarik gabe, helburu horiek gauzatzeko eta datozen lau urteetan Euskadi gidatzeko aukerarik onena.

Gure herriarekin, gure tradizioekin eta gure hizkuntzarekin konprometitutako emakumeak behar ditu Euskadik. Guztiontzako etorkizun komuna eta emankorra bilatzen duten emakumeak