IRUN 2019

IRUNKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Xabier Iridoy


Xabier Iridoy Olaizola 1961eko urtarrilaren 20an jaio zen Irunen. EHUn Informatikan lizentziatua eta 20 urtez irakasle Irungo La Sallen. 2003tik 2011ra Zuzendaria izan zen ikastetxe horretan. Ezkondua eta 2 semeren aita.

Xabier Iridoy

Abertzale konbentzitua. 1994an egin zen EAJko kide eta urtetan Irungo jeltzaleen zuzendaritzakoa izan da, hala nola Foro Irun XXI Kultur Elkarteko presidentea. Irungo La Sallen lan egitea lagungarria gertatu zaio Bidasoa Behereko enpresen arloa ezagutzeko. Enpresekin prestakuntza eta enplegu arloetan estu lan egin du eta baita ere Bidasoa Bizirik Garapeneko Agentziako teknikariekin. Prestakuntza eta esperientzia du kudeaketa gaietan ere hala nola Euskalit agentziarako kanpoko ebaluatzaile gisa. Innobasqueko kidea izan da ekintzailetza aurreratuaren esparruan.

2011n heziketa arloa utzi zuen Irungo EAJ-PNVko zerrendaburu bezala joateko eta ordudanik Alderdiko bozeramailea da Udalean. 2015etik 2018ra Hirigintza eta Etxebizitzako zinegotzi ordezkaria izana. Politikoek eta herri ordezkariek kalean egon behar dutela deritzo eta irundarren errealitatea zuzenean ezagutu ahal izateko.

Aisialdian Txingudiko badiaz gozatzea du gustuko, baita hondartzan eta Bidasoa ertzean pasiatzea ere. Bizikletan ibiltzen da Irungo inguruetan zehar. Lagunarteko solasaldien zalea da eta Real Union eta Bidasoa animatzera joaten da Galera eta Artelekura.

Eman bidea Iruni, berriro ere hiri indartsua eta berezko nortasuna duena izan dadin

TALDEA

  • Xabier Iridoy Olaizola
  • Miren Josune Gomez Sarasola
  • Maria Lourdes Larraza Quiles
  • Iosu Iguiñiz Echeveste
  • Jose Enrique Corchón Alvarez
  • Miren Ramonita Guezuraga Cantero
  • Lander Ugartemendia Mugica
  • Ricardo Bereciartua Vallejo
  • Miren Jasone Ugarte Garcia de Andoin
  • Iulen Arana Zolezzi
  • Maria Belen Rojas Alonso
  • Gorka Alvarez Aramburu
  • Irene Castezubi Arellano
  • Noel D’Anjou Olaizola
  • Ana Isabel Iturria Vazquez
  • June Aramburu Cariñena
  • Lauren Etxepare Igiñiz
  • Maria Elena Michelena Minguez
  • Pedro Maria Icardo Espino
  • Itziar Zunzundegui Narvarte
  • Bernardino Garcia Echeverria
  • Maria Eugenia Iparraguirre Bemposta
  • Maria Elena Echegoyen Gaztelumendi
  • Jose Antonio Eizaguirre Arzac
  • Jose Javier Chapartegui Larrañaga

EGITASMOA

1
Plaiaundiko parke ekologikoa suspertzeko helburuarekin, bertako kirol instalazioak lekuz aldatu eta Txenperenean rugbyan eta atletismoan jarduten diren kirolariei zuzendutako kirol instalazio egokituak eraiki.
2
Irungo Alde Zaharrari bultzada bateratu eta koordinatu bat emateko, bertan urteetan abandonatuta egon den Korrokoitz eremua sustatzea.
3
Egunero, Irunen sartzeko eta irteteko hiritarrek jasaten dituzten auto-ilarak zorrozki murrizteko, Hego Ingurabidearen 2.en fasearen gauzatzea sustatzea. Halaber, egun Irunek dituen Iparraldeko eta Behobiako sarbideen egokitzapena.
4
Etorkizuneko Irun nola antolatuko den zehaztuko duen Via Irun proiektua modu globalean eta irekian garatzea, orain arte hiriko arteka izan den trenbide eremua, gainazal bateratu eta adeitsua bilakatuz.
5
Irunen dugun zahartzearen eta menpekotasunaren arreta zerbitzua hobetzen lagunduko duen Arbesko egoitza berriaren garapena eta gazteentzako etxebizitza sozialak alokairuan sustatzea.
6
Hiritar segurtasunaren prebentzioa eta bizikidetza lehenetsiko dituen Hiri Hitzarmena sortzea, Irunek giro errespetagarriago bat izan dezan eta hiri seguruago bat izan dadin.
7
Bidasoa Biziriketik, Gipuzkoako Foru Aldundiarekiko eta Eusko Jaurlaritzarekiko koordinazio bat sortzea, Irunen enplegua indartzeko.
8
Egun Irunek bizi duen egoera aztertzeko Talka Plana gauzatu, bertako merkataritza bermatuko duten ekintzak burutzeko eta garai berri hauetara egokitzeko laguntzak eskaintzeko.
9
Udal politika berriak ezarri, udalak hiritarrekin erlazionatzeko duen modua egokituz.
10
Gazteriako eta Kulturako proiektuaren azterlana sustatzea, beharko lirakeen guneen inguruko plan integrala landuz. Hirian dauden euskararen sustapenaren aldeko elkarteekin elkarlana bultzatu, eta hainbat programa sortzaile, generoa gai duten lanak egin eta emakumeen begirada desberdinak jasotzeko sormen gune bat sortu.