EUSKO LEGEBILTZARRAKO HAUTAGAIA BIZKAITIK

Iñigo Iturrate

Iñigo Iturrate Ibarra deitzen naiz eta duela 57 urte jaio nintzen Bilboko Zazpi Kaleetan. Betidanik izan naiz saltsa guztien perrexila. Abesbatzetan abestu nuen, antzerkia egin nuen eta gizarte mugimenduetan aritu nintzen. Nire militantziaren bidez lan ezberdinak egin ditut; lehenengo kulturgintzan eta, ondoren, Labayru Institutuan eta aisialdiko beste jardueretan. Azkenean, gizarte eskubideen defentsak eraman ninduen, lehenengo, Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasun eta Herritarren Eskubideen Zuzendaritzara eta, azken urteotan, Eusko Legebiltzarrera.

Iñigo Iturrate IñIGO 59" TAN

Guillermorekin ezkonduta nago eta Keltze alaba eta Markel semea dira harro sentitzeko arrazoia ematen didatenak. Haiekin deskubritzen ditut egunero gauza berriak eta zoriontsu izaten laguntzen didate. Sei neba-arreben nagusiena naiz eta familia babes eta laguntza handia dela uste dut. Familia txikia, bakoitzarena eta familiak, oro har, era guztietako familiak.

Lagunartean egotea gustatzen zait, solasaldi luzeetan, ‘Sing Star’-rean ari garenean barre-algaraka eta mahai baten inguruan, sukaldean eta prestatutakoa dastatzen. Sentsazioak deskubritu nituen Terenci Moixen liburuekin, historia liluragarriak Toti Martínez de Lecearekin eta gizakiaren gora-beherak ezagutu nituen Saramagoren ‘Ensayo sobre la Ceguera’ liburuarekin. Maite dut musika, baina opera batzuekin hunkitzen naiz eta negarretan amaitzen dut Rigolettoren ‘Bella figlia dell´amore’ entzuten dudan bakoitzean.

Maite dut bidaiatzea, familiarekin zein lagunekin, Nafarroara nekazal turismoko lekuetara zein Salzburgo hiriaren edertasuna deskubritzera. Gogoko ditut La Habanaren dekadentzia eta Irlandaren berdea.... azkenean Parisekin geratu ohi naizen arren.

Bidegabekeriek haserretzen naute, sumindu egiten naiz giza eskubideak urratuak direnean eta aniztasunaren aurrean batzuetan agerian dagoen intolerantzia ikusten dudanean. Amesten dudan munduan bakoitzak nahi duen eran izateko aukera izango du, ezberdinak baina eskubide berberekin. Bata bestearen ondoan ikusi ditut gosea eta umeen irribarrea Nairobiko auzo pobreetan, eta benetan uste dut merezi duela mundu hobe baten alde egiteak.

Seme-alabei Euskadi hobea utzi nahi diet, horregatik Urkullu Lehendakariaren ondoan jarraitu nahi dut eta begirada etorkizunean jarrita