Gipuzkoa 2023

Iñigo Barandiaran

Kongresurako hautagaia Gipuzkoatik


2015 urtetik Kongresuko diputatua izan eta gero, Iñigo Barandiaran Benito (Donostia, 1959) seigarren postuan ageri da Kongresurako Gipuzkoako zerrendetan.

Iñigo Barandiaran

Diputatu gisa, hainbat batzordetako bozeramaile lanetan jardun du, besteak beste, Garraioak, Toledoko Ituna eta Lana. Lehenago, beste ardura batzuren artean, Eusko Jaurlaritzako Lan Saileko eta zerbitzu juridiko zentraletako letradu izan da.

Donostiarra "Alde Zaharrekoa", Barandiaran giro euskaltzaleen eta klandestinitate garaiko jarduera politikoaren aldeko konpromiso ezaguneko familia batean jaio zen.

Zure ahotsaren indarra behar dugu: zure botoa. U23an EAJ-PNV bozkatu, Euskadiren ahotsa.

Taldea

Maribel Vaquero Montero

Joseba Agirretxea Urresti

Josu Arraiz Aranburu

Olatz Peón Ormazabal

Loreto Osa Ocón

Iñigo Barandiaran Benito


Luke Uribe-Etxebarria Apalategi

Mertxe Garmendia Bereziartu

Rafa Uribarren Axpe

Egistasmoa

1

Euskal nazio nortasuna, bere Eskubide Historikoak, erakundeak eta autogobernua defendatzen ditugu, eta Euskal Taldearen eskutik egiten dugu, inoren menpe egon gabe.

2

Inboluzio demokratikoari aurre egiten diogu, bai eta populismoei eta alde bateko zein besteko demagogiari ere.

3

Eskubide zibil eta demokratikoen defentsa lideratzen dugu (Sekretu Ofizialen legearen aldarazpena, Mozal legearen aldarazpena, Estatuko buruaren bortxaezintasuna,…).

4

Politika aldarrikatzen dugu eta elkarbizitza lortzeko eta herritarren alde egiten den zerbitzu publiko gisa ulertzen dugu.

5

Hitzemanda gaude emakume eta gizonen arteko berdintasunarekin, indarkeria matxistaren kontrako borrokarekin eta soldata-arrakala ezabatzeko lanarekin, eta erabakiak hartzeko guneetan emakumeen benetako presentzia ahalbidetzea defendatzen dugu.

6

Justizia soziala eta diskriminazio eza defendatzen ditugu, eta gure nagusientzat pentsio duinak eta gazteentzat oraina eta etorkizuna bermatuko dituen ongizate estatua aldarrikatzen dugu.

7

Klima aldaketaren kontra borrokatzen gara eta ingurumenaren eta energiaren jasangarritasuna sustatzen ditugu kontsumitzaile zaurgarria babesteko eta arrazoizko tarifak ezartzeko hiritarrentzat, enpresentzat eta industriarentzat.

8

Esparru publiko eta pribatuaren arteko lankidetzan sinesten dugu eta industriaren, ETEen eta langile autonomoen aldeko apustua egiten dugu, bai eta berrikuntzaren eta nazioartekotzearen alde ere, gizarte oparoa lortzeko. Eta konprometituta gaudelako behar bezala ordaindutako enpleguaren defentsarekin, bereziki gazteentzat.

9

Fiskalitate bidezko eta birbanatzailea defendatzen dugu eta Ekonomia Itunaren bidez zerga-politikarako dugun ahalmena zabaltzea exijitzen dugu.

10

Europa gehiago nahi dugu; sozialki aurreratua, kohesionatua, ekonomikoki lehiakorra, non Euskadik ahots propioa izango baitu.