EUSKO LEGEBILTZARRAKO HAUTAGAIA GIPUZKOATIK

Iñaki Agirre

Antwerpen (Anberes-Belgika) jaio, han ikasketak egin eta Bruselan lan egin ondoren, 1990ean erabaki nuen Euskadin bizitzera etortzea, aita eta ama ziren tokitik.

Iñaki Agirre

Nire bizitza profesionala sektore pribatu eta publikoaren artean erdibitua egon da, enpresa- eta instituzio-mundutik joan-etorri anitz eginez; bai Bruselan eta baita Euskadin ere. Bien arteko antzekotasuna ordea, nagusiki kudeaketan, giza harremanetan eta nazioarteko munduan lan egin izana da. Guzti hau enpresen administrazio kudeaketa ikasi ondoren.

Euskadi nazio bat da, eta bere etorkizuna demokratikoki erabaki behar du. Gizarte aurreratu, justu, orekatu eta solidario baten alde lan egiten jarraitu behar du. Azken batean, bere pertsonak zaintzen dituen eta munduari konplexurik gabe begiratzen dion Herri dinamikoa. Hori guztia, ikasteko, lehiatzeko edo elkarlana eta elkartasuna eskaintzeko.

EAJ-PNV sortu zenetik, Euskadiren eta pertsonen alde lan egin du. Gaur egun ere hori da gure konpromisoa.

Euskadik erabateko subiranotasuna lortu behar du eta nazioartean onartua izan behar du.