HARANAko Alkatetzarako Hautagia
Haraneko pertsonengan oinarritutako Udala nahi dut
LARRAITZ WALIÑO ARANA
JOSE MIGUEL QUINTANA SAN VICENTE
IKER PRADO BELTRAN DE HEREDIA
RUFINO BERNAL SAN VICENTE
Udalak Administrazio Batzarrekin duen harremana areagotuko dugu, auzotarren mesederako proiektu komunak sustatuz eta lagunduz.
Jarduera ekonomikoa industrialdera erakartzeko lan egingo dugu, nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategien errentak osatzea eta hobetzea ahalbidetuko duten ekimenak ezartzea erraztuz.
Adineko guztiei etxez etxeko erosketa-eskaerak banatzeko zerbitzua bultzatuko dugu, tokiko merkataritzaren garapenaren alde eginez.
Autokudeaketa energetikoa babestuko dugu, besteak beste, udal-zergetarako hobaria eta zentral hidroelektrikoaren soberakinaren erabilera.
Hipoterapia-zentroa bultzatzen jarraituko dugu, turismo-programak sortuz, mendi- ibilien ibilbideak egokituz eta gure herrietara bisitak sustatuz, Arabako Mendialdeko Kuadrillarekin lankidetzan.
Administrazio Batzarren eskutik, Ibarreko ondare historikoa (errotak, piloi zaharrak, garbitegia...) berreskuratu eta balioztatzea bultzatuko dugu.
Lanerako foro iraunkor bat sortuko dugu kultura-elkarteekin, gizarte-, kultura- eta kirol-jarduera dinamizatzeko.
Emakumeak ahalduntzeko eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko ekintzak abiaraziko ditugu, bai eta haurtzaroan eta nerabezaroan indarkeria prebenitzekoak ere.
Zahartze aktiboko programak garatuko ditugu eskualdeko beste udal batzuekin batera, adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko.
Eguneko Arretarako Zentroa eraberrituko dugu, sarbidea egokituz, aparatu bioosasungarriak eta egonaldi-eremu bat jarriz; gainera, helburu terapeutikoetarako baratze bat jarriko da.