EUSKO LEGEBILTZARRAKO HAUTAGAIA ARABATIK

Gonzalo Sáenz De Samaniego

Nire ibilbide politiko eta profesional guztian helburu argia izan dut: landa-ingurunean bizi diren pertsonei arreta eta laguntza ematea. Nire jaioterriak eta nire familiak markatu dute nire etorkizuna. Gonzalo Sáenz de Samaniego naiz, ardogile eta enologoa eta Arabako nekazaritza-sektorearen defendatzaile sutsua.

Gonzalo Sáenz De Samaniego

Samaniego herrian jaio nintzen, Arabako Errioxako herri txiki batean, aspalditik mahastiei lotutako familia batean. Nire gurasoak izan ziren, etorkizuneko ikuspegi argiarekin eta ausardia eta esfortzu handiarekin upategi berri baten oinarriak jarri zituztenak. Gaur egun sei anai-arrebetatik lauk zuzentzen dugu Ostatu izeneko upetagia. Samaniegon bizi naiz, emaztearekin eta hiru seme-alabekin.

UAGA nekazaritza sindikatuko exekutibako kide izan naiz eta Arabako Errioxako Landa Garapenerako Elkartean aktiboki parte hartu dut. Bi legegintzalditan nire udalerriko alkate izan nintzen, eta 2002tik 2009ra, Juan José Ibarretxe lehendakari zela, Eusko Jaurlaritzan Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburu izan nintzen.

Ibilbide horrek guztiak aukera eman dit landa-eremuko gizon eta emakumeek gure lurraldea aurrerapeneko lurralde izan dadin egunero egiten duten ahalegina baloratzeko. EAJ-PNVk apustu sendoa egiten du etorkizuna eraikitzeko, nondik gatozen ahaztu gabe, eta atzokoaren eta gaurkoaren arteko oreka bilatzearen alde. Horrela ulertzen dugu lur hau eta horrela jarraitu nahi dugu eraikitzen.

Egonkortasuna, segurtasuna, konfiantza. Hori da EAJren eredua. Ekintzak eta emandako hitza betetzea. Euskadik aurrera egiteko proiektuak