EUSKO LEGEBILTZARRAKO HAUTAGAIA ARABATIK

Gloria Ortiz

Gloria Ortiz Olandia da nire izena. Ezkonduta nago eta bi seme-alaba ditut. Gasteizen bizi naiz baina Arabako Subijana-Morillas herrian jaio nintzen, A├▒anako Kuadrillako Erribera Goitian.

Gloria Ortiz

Urteak daramatzat Osakidetzan ebakuntza-gelako erizain lanetan eta EHUko Erizaintzako ikasleen instruktore lanetan ere aritzen naiz (Venia Docendi), Gasteizko Unibertsitate Eskolan praktikak egiten dituztenean. Liluratzen nauen arlo batean lan egiteko zortea dut, bertan egunero trebatzen naizelako eta, aldi berean, beste batzuk treba ditzakedalako.

Familiari esker gaztetatik ezagutu nuen Euzko Alderdi Jeltzaleak pertsona guztien ongizatean duen inplikazioa, aukera-berdintasunaren ikuspegitik. Horrek bultzatu ninduen kide izatera. Gaur egun Erribera Goitiako Uri Buru Batzarreko buru naiz. I├▒igo Urkullu lehendakaria zerrendaburu duen Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako hautagaitzarako jauzia ematen dut. Ziur nago harekin Euskadi justuagoa eta garatuagoa eraikiko dugula.

Erronka asko daude eta asko geratzen da eraikitzeke. Guztion artean Euskadi bidezkoagoa eta garatuagoa egingo dugu