EUSKO LEGEBILTZARRAKO HAUTAGAIA ARABATIK

Gerardo Bengoa

Gerardo Bengoa Fernández de Gobeo naiz, nire jendearekin, nire Herriarekin eta 1986tik nire alderdiarekin konpromiso sendoa duen pertsona. 1960an jaio nintzen Gasteizko San Martin auzoan. Ezkonduta nago eta bi seme-alabaren aita naiz. Nire lan-bizitza, funtsean, euskal administrazio publikoan garatu da. Egun, EAJren Arabako Herrialde Batzarreko kide naiz, baita Lezako Udalean zinegotzi ere.

Gerardo Bengoa

Gizartearen parte-hartzea defendatu dut beti; pertsonek gustuko ez dutena aldatzeko duten gaitasunean sinesten dut. 18 urte besterik ez nituela, San Martin auzoko bizilagunen elkarteko kide sortzailea izan nintzen. Gure herri kirol eta jokoen defendatzaile sutsu izanik, 1986an Arabako Herri Kirolen Federazioan sartu nintzen. Bi urte geroago Herri Kirolen Euskal Federazioaren bultzatzaileetako bat izan nintzen eta presidenteorde izan nintzen. Sokatira eta euskal pilota modalitateak izan dira nire bi pasio handienak. Proba hauen ezaugarri diren bi ezaugarrirekin lotutako grinak: indarra eta erresistentzia. Gaur egun, Urrezko Txapelketen antolakuntzan parte hartzen dut, nagusiki, aizkolarien probak hartzen dituzten txapelketak.

Herri Kirolak, gure aurrekoek oso aspaldi baserrian egindako lanetan jatorria duten kirolak, gure lurraldearen nortasun-ezaugarrietako bat direla uste dut; gure kulturaren ondare garrantzitsua dira, hain aspaldikoa den gure herria oso ondo definitzen duen izaera langilea ulertzea ahalbidetzen duena.

Jarrai dezagun Herria eraikitzen. Orainari eutsiz eta itxaropena, aurrerapena eta ongizatea oinarri dituen etorkizuna eraikiz. Jarrai dezagun egunez egun lanean, zorroztasunetik eta erantzukizunetik abiatuta