GATIKA 2023

ONINTZE AMEZAGA

GATIKAko Alkatetzarako Hautagia


ONINTZE  AMEZAGA

Ilusinoa eta esperientzia, bizi-kalidadea bermatu.

Taldea

ONINTZE AMEZAGA BILBAO

ALEX OLANO EREÑOZAGA

ARANTZA EGIA ITURREGI

JOSE IGNACIO LARRAURI MURUAGA

NEKANE GARMENDIA SERTUCHA

OLAIA CANCELO MARDARAS

AITOR ARTETA SERTUTXA

BEGOÑA GONZALEZ GAUEKA

PEDRO JUAN ELORDUI ZUGAZAGA

Egistasmoa

1

Gatikako auzoak erronka handia dira guretzat. Beharrean segiduko dogu argiztapena eta saneamentuak osatuteko eta oinarrizko zerbitzuak bermatzeko.

2

Uri Antolamentuko Plan Orokorra eukiko dugu, eta horrek aukerea emongo dau etxebizitzak egiteko eta herritarrek euren bizi-proiektua garatzeko.

3

Hezkuntza da gizarte-kohesinoa ehuntzeko tresnarik garrantzitsuenetako bat eta izapideak gainditu ostean, gure eskola barria eraikiko dogu.

4

Gatikako udalerrian, gizarte-kohesinoa lan-ardatza da. Bazterkeria-egoerak eragotzi edo arindu egingo doguz. Udalerri solidarioa gara.

5

Gazteen ekarpenak, ikuspuntuak eta kezkak abiapuntutzat hartzen doguz, geure ekintza-ildoak diseinetako. Gure etorkizuna dira.

6

Gatika udalerri lagunkoia izatea da helburua. Kultura- eta aisialdi-jardueren alde egiten segiduko dogu. Etxean egongo balira lez sentiduarazteko.

7

Alkarte desberdinei laguntza emoten segiduko dogu eta kirol-guneak hobetuko doguz. Ingurumenak leku garrantzitsua eukiko dau geure ekintza bakotxean.

8

Aukera-bardintasuna gure politika publiko guztien nortasun-ikurtzat daukagu. Gatikak irmotasunez errefusatzen dau indarkeria matxistea.

9

Gure herriko ekimen guztietan berebiziko lekua daukan zehar-ardatz bat dago: euskerea. Gure hizkuntza gure altxorra dala uste dogu.

10

Gatikak partaidetza prozesuak sustatzen jarraituko dau uste dogulako kudeaketa publikoak zorroztasuna eta gardentasuna euki behar dituela oinarri.

Bizkaiako
Berriak