EUSKO LEGEBILTZARRAKO HAUTAGAIA GIPUZKOATIK

Garikoitz Mendizabal

Nire bizitza txistuari lotua joan da haurtzarotik. Eta nire konpromisoa ere garatzen joan da urteak pasa ahala. Gasteizko Txistularien Udal Bandako zuzendaria izan nintzen 1997tik 2002ra, eta 2004ko urtarriletik Bilbaoko Udal Txistulari Bandaren zuzentzen dut.

Garikoitz Mendizabal

Prestigio handiko talde eta orkestrekin aritu izan naiz bakarlari moduan. Hauen artean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa (EOS), Bilboko Orkestra Sinfonikoa (BOS), Madrilgo Komunitateko Orkestra Sinfonikoa, Bratislava Symphony Orchestra, Bartzelonako Gran Teatre del Liceuko Orkestra, San Petersburg State Symphony Orchestra, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Hego Korean Chun Cheon Philarmonic Orchestra eta Gyonbook Philarmonic Orchestra eta Libanoko Orkestra Filarmonikoa.

Argitaratuak ditut 17 CD, estilo eta erregistro ugari eskeintzen ditudalarik: musika klasikoa, tradizionala, aintzinako musika zeltiarra eta jazz-a. Txistuaren potentzial interpretatiboa anitza bezain zabala da.

Euskal Herriko Txistularien Elkarteko presidentea izan nintzen 2003tik 2010ra bitartean eta 2004 ezkeroztik Bilboko Udal Txistulari Banda zuzentzen dut. Eginkizun hau bakarlari ibilbidearekin uztartzen dut.

Euskalherriko Adiskideen Elkarteko kidea naiz.

Betidanik gustoko izan dut politika. Kulturgintzak desberdinak elkartzeko aukera ematen digu eta balio erantsi hau (beste batzuekin batera) ondo etorriko delakoan nago aurrerantzean dauzkagun erronkei aurre egiteko.

EAJ/PNV-ko afiliatua. Alkategai izan nintzen Zestoan eta gaur egun bertako zinegotzia naiz. Prest nago une berezi eta zail hauetan nere onena emateko. Kulturgintzatik, herrigintzatik eta gestio politikotik hartu behar diren ardurak hartuaz.

www.garikoitzmendizabal.com

Urkullu Lehendakariak ziurtasuna eskeintzen dit. Bere ahalmena eta lan taldeak koordinateko duen gaitasunak ukaezinak dira. Bere hitza betetzen duena da.