ESKORIATZA 2019

ESKORIATZAKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

José Ramón Zubizarreta


0

José Ramón Zubizarreta

Betetako arduren artean aipatu beharrekoak dira:

(1990-1998) Euskadiko Hezkuntz Kooperatiben Federazioko lehendakari.

(1998-2001) Hezibide elkarteko prentsa eta komunikazio arduraduna.

(2002-2007) Gipuzkoako Ikastolen Elkarteko lehendakari.

(1990 2002) Eskoriatza Kirol Elkarteko mendi saileko arduraduna.

Zaletasunei dagokionez berriz, mendia bere modalitate guztietan eta argazkilaritza ditu pasio.

(2001-2006) Felix Batista Fundazioko lehendakari. Fundazioaren sortze prozesu osoan zehar inplikazio maila nabarmena izan zuelarik.

Azken lau urteotan (2015-2019), Eskoriatzako Alkate dugu eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan Batzarkide.

Eskoriatzak behar duen bultzada ematen jarraituko dugu

TALDEA

  • José Ramón Zubizarreta Alegría
  • Maite Uribe Beristain
  • Antonio Regaño Sajeras
  • María Purificación Regidor Varela
  • Josu Miren Ezkurdia Santamaría
  • Ana Belén de Castro Ramos
  • Maite Zubia Atxaba
  • Sorkunde Pagalday Aguiriano
  • Emeterio Gallastegi Goikoela
  • Jesús María Izaguirre Viteri
  • Catalina Pérez Aranda

EGITASMOA

1
Unibertsitatea-Dorleta espaloiaren lanekin jarraituko da erreka gaineko pasabidearen eraikuntzarekin. Hidalgako irisgarritasuna hobetu eta bidegorria Arana kalean.
2
Guztiontzako herri bat. San Pedro goiko parkean aisialdi gune berriarekin, Dorletako haurparkea berrituz eta Bidebarrietako pasealekua Bide Berde bihurtuz.
3
Elizateetan azpiegituretako hobekuntza programekin jarraituko dugu (bideak, argiztapena, Internet) eta bultzada emango diegu auzo-lokalei eta aisialdi guneei.
4
Kiroldegian kanpoko igerileku berri bat egingo dugu eta pilotalekua berritu eta egokituko dugu erabilera anitzetarako. Taldeei babesa ematen eta instalazioak hobetzen jarraituko dugu.
5
Erreken garbiketa eta kontserbaziorako akzio plana garatuko dugu, URA Agentziarekin lanki- detzan, eta erosketa publiko berdea sustatuko dugu Udalean. Garapen iraunkorra bultzatuz.
6
Eztabaida bultzatuko dugu, adibidez, txakurjabeentzako ordenantza erregulatzaile bat garatzeko. Akordioa bilatuz, inposaketarik gabe.
7
Hezkuntza zentroekin eta kultur taldeekin harremanak estutuko ditugu eta proiektu berritzaile eta anbiziodunak garatuko ditugu.
8
Berdintasuna eta bizikidetza. Eskualdeko gizarte zerbitzuen mapa garatuko dugu, irabazi asmorik gabeko entitateekin lankidetzan.
9
Euskara sustatzeko programak egingo ditugu. Euskara garapenerako tresna izatea nahi dugu. Herri euskaldun baten aldeko apustua.
10
Gazteentzako aisialdirako programak bultzatuko ditugu, ludoteka eta gaztelekua indartuko eta alokairuko etxebizitza sustatzeko programa abiaraziko dugu.