ELGOIBAR 2019

ELGOIBARKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Ane Lukene Beitia


Ane Beitia Arriola naiz, Elgoibarren jaioa 1965eko abuztuaren 14ean. Jaiotzez eta bihotzez elgoibartarra. Ezkondua, hiru seme alaben ama eta biloba baten amona.

Ane Lukene Beitia

Egun, Elgoibarko Alkate naiz (2015etik aurrera) eta aurreko legealdian, Euskara eta barne pertsonalen sailean zinegotzi izan nintzen.

Medikuntza eta Kirurgian lizentziatua naiz eta nire ibilbide profesionalari dagokionez azken lanbidea (2015a bitartean), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailean eman nuen, Polizia eta Larriealdietako Euskal Akademian maisu bezala, 11 urtez. Eta azken urtea, prebentziorako teknikari bezala, Segurtasun saileko prebentzio eta osasun lana departamentuan.

Nire zaletasunen artean, gustukoen dudana, denbora gehien ematen diodana, irakurketa da. Familia eta lagunekin egotea ere asko atsegin dut. Azken urteotan kirolean aritzeko asti handirik ez dut izan, baina denbora izanez gero, igeriketan aritzea dut atsegin.

Elgoibartarrekin bat, lanean jarraitzeko prest

TALDEA

  • Ane Lukene Beitia Arriola
  • Yosu Arraiz Aramburu
  • Andrea Arriola Ferrer
  • Atsegine Uzuriaga Mendizabal
  • Iñigo Loyola Garate
  • Maialen Gurrutxaga Uranga
  • Blanca Maria Larrañaga Iriondo
  • Gorka Garaizabal Aguirregomezcorta
  • Unai Arizmendiarrieta Garcia
  • Iñigo Palomino Zubiaurre
  • Maria Arrate Iriondo Aristondo
  • Aitor Iriondo Unamunzaga
  • Silvia Gabiola Colina
  • Elias Larrañaga Arriola
  • Amaia Churruca Oquina
  • Ibai Cid Lizundia
  • Ane Miren Etxeberria Murua

EGITASMOA

1
Industriarekin dugun konpromisoari eutsiz, industriaguneen urbanizatzeari ekingo diogu bertako enpresen baldintzak hobetu eta dituzten beharrizanetara egokitzeko.
2
Olaizaga polikiroldegiko igerileku estaliak handituko ditugu eta, bide batez, bertako aldagelen eta komunen irisgarritasuna hobetzeko aprobetxatuko da.
3
San Roke eta Urazandiko oztopo arkitektonikoei igogailuekin aurre egingo diegu, auzo ezberdinen irisgarritasuna hobetzeko aurrerapausoak emanez.
4
Degradatuta dauden hainbat inguru herritarren probetxurako espazio bilakatzea nahi ditugu. Batez ere, parke eta aparkalekuak egitea daukagu buruan.
5
Elgoibarko landa auzoak zaintzea ezinbestekoa da. Inguru hauetan egin beharreko inbertsioak zerrendatuko ditugu dagozkion hobekuntzak bideratzeko.
6
Auzo ezberdinen arteko oreka mantendu eta bertako dinamismo soziala bultzatuko dugu. Adibidez, Altzolan egoitza balioanitz bat eraikitzea proposatzen dugu.
7
Gazte zein adinekoei bizi-baldintza duinak bermatzen ahalegintzeko, partaidetza eta proiektu berritzaileak uztartzen dituzten programak jarriko ditugu martxan.
8
Gardentasuna, parte-hartzea, herriko eragileekin elkarlana eta kudeaketa ekonomiko zorrotza izango dira gure jardunbidearen muina.
9
Elgoibar euskaldun, berdinzale eta kohesionatu baten alde egiten jarraituko dugu hainbat ekimen ezberdinen bidez. Gainera, egungo eskaintza kultural zabala mantenduko dugu.
10
Hirigintzak pertsonen bizi-kalitatearen hobekuntzan eragin zuzena duelako, oinezkoan pentsatzen duen jarduketa eredu bat bultzatzen jarraituko dugu herrian zehar.