EUSKO LEGEBILTZARRAKO HAUTAGAIA GIPUZKOATIK

Elena Lete

Elena Lete naiz, Bergarakoa eta 55 urtekoa; Arkitektura Teknikoa ikasi nuen Burgosko Eskola Politeknikoan, eta administrazio publikoaren hainbat arlotan egin dut nire bizitza profesionala, beti zerbitzu publikoan, eta hirigintzaren arloan herritarren ongizatea bultzatzeko eta hauen beharrei erantzuteko. Baina, gainera, eta batez ere, alaba, emaztea eta ama naiz.

Elena Lete

Langile-familia baten alaba bakarra naiz, Betidanik lanaren balioa eta esfortzu pertsonala irakatsi zidaten, eta baita erakutsi zidaten ere ezinbestekoa dela pertsona zintzoa izatea bizitzako arlo guztietan. Nire gurasoak EAJ/PNVren alderdizaleak ziren, eta nere etxean bizitako begikotasun horrek eta jasotako baloreek EAJrengana hurbiltzea ekarri zidaten.

Emaztea ere banaiz, Bergarako Udalean zinegotzi izandako ertzain batena; hari esker, asko ikasi dut gure alderdiaren eta gure herriaren historiari buruz, eta, haren laguntza eta animoekin, erraza egin zitzaidan onartzea lehengo Urkullu lehendakariaren lehen gobernuan, parte hartzeko egin zidaten eskaintza, nire prestakuntzatik hurbil dagoen Lurralde Antolamenduaren arloan, eta, bigarrenik, gure herriko alkatetza onartzeko, Bergaran, zinegotzi nintzela aukera hori eskaini zidatenean 2015-2019 legegintzaldian. Orain tokiko politikan jarraitzen dut, oposiziotik, baina ilusio berdinarekin eta zerbitzu publikoaren konpromisoaren garrantziaz konbentzituta.

Azkenik, 17, 15 eta 13 urteko hiru seme-alabaren ama naiz. Gu gidatu gaituzten balio berberak transmititzen saiatzen gara; gainera, uste genuen beraien amak politikan parte hartzeak eman geniezaiekeen adibiderik onena zela, etxean bizi izatea zer garrantzitsua den guk uste dugunaren alde, lan egitea eta parte hartzea, beti ere zintzotasunez, zorroztasunez eta zuzentasunez gure herriaren alde.

Tokiko politikan jarraitzen dut, oposiziotik, baina ilusio berdinarekin eta zerbitzu publikoaren konpromisoaren garrantziaz konbentzituta.