EIBAR 2019

EIBARKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Josu Mendicute


Pagei kaleko maternidadian jaixo nintzan 1987ko aprilleko gau batian, Korrika Eibartik pasa baiño ordu batzuk lehenago.

Josu Mendicute

Iturburuko ikasle izanda hasi nitzan Musika Eskolan, eta hogei urte daramatzat herriko jaixetan saxofoia jotzen, txarangakin eta Bandiakin. Horri esker, oso gazte-gaztetatik harreman haundixa euki dot Eibarko kulturgintzakin eta gauza batek bestera eraman nau, beti Eibarren alde: foballeko peñak, kuadrilla batzordia, Auzokoak, …eta Kitto!... eta EAJ.

Ikusentzunezko komunikaziñoan lizentziatu nitzan. Ordurako banekan lan esperientzixa apur bat. Azken urtiotan Eusko Legebiltzarrian ibilli naiz EAJ-PNVrendako aholkularitza lanetan, eta 2015etik Eibarko Udalian zinegotzi naiz. Oin erronkarik polittena dakat aurretik: Alkatetza.

Urtiotan ibillitako alkartietan ondo ikasi dot talde-lanak emoten dabela indarra. Horregaittik, Udala gidatzeko pertsona onenetaz inguratu naiz. Eibar maitte dogu, eta gure hiri eredugarri honi etorkizun hobia eskiñi nahi detsagu, zure laguntzakin.

Garenaz harro jarraitzeko

TALDEA

  • Josu Mendicute Rodriguez
  • Alberto De La Hoz Gorriti
  • Maria Mercedes Garate Larrañaga
  • Maria Elena Ibañez Anuncibay
  • Jon Perez Illana
  • Amaia Albizu LLubia
  • Iker Laka Barandika
  • Lander Abarrategi Agirre
  • Igone Lazpita Aguirregomezcorta
  • Isabel Elorza Aranzabal
  • Asier Feijoo Sedano
  • Ane Abarrategui Baamonde
  • Ivan Iriondo Axpe
  • Laura Martinez Muñoz
  • Oscar Alberdi Sola
  • Irma Iris Ruiz Padilla
  • Pillipa Milikua Lasuen
  • Ione Telleria Guisasola
  • Fernando Gutierrez Garate
  • Maria Begoña Muguruza Alday
  • Alexander Arriola Lizarriturri

EGITASMOA

1
Baldintza egokiak ezarriko ditugu gure industriak hazteko aukera izan dezan eta hirira enpresa berriak etor daitezen. Ekintzailetza eta tokiko merkataritza ere lagunduko ditugu.
2
Eibarko auzo eta erdialdean aparkalekuaren arazoa konpontzeko plana. Altueran egindako aparkalekuak, garaje gehiago eraikuntza berrietan eta erabilera bariko espazioak baliatuko ditugu.
3
Gure kaleek ematen duten irudia hiriaren aurkezpen-gutuna dira funtsean. Garbiketa zerbitzua eta lorategi zein hiri-altzarien mantenua hobetzeko lan egingo dugu.
4
Errespetua eta gizarte kohesioa Eibarrekin bat doazen balioak izan dira beti; denok berdinak garen hirian. Etorkizunean hala izaten jarrai dezan bermatuko dugu.
5
Espazioak berreskuratu eta oinezkoari protagonismoa bueltatzea daukagu buruan. Tra? koa saihesbide berrien bitartez bideratzea izango da alternatiba.
6
Gazteek dituzten beharrizanak bideratuko dituen plan bat garatuko dugu. Jaiak, etxebizitza, enplegua, kirol instalazioak eta aisialdirako eskaintza bezalako gaiei helduz.
7
Eibar hiri eredugarri egin zutenen alde lan egingo dugu beren behar guztiei dagozkien soluziobideak emanez. Gure nagusiak artatzea lagaezineko betekizuna da.
8
Kirolari eta klub eibartarrek merezi dituzten instalazioak edukiko dituzte. Adin-talde guztietan bizitza osasungarria sustatzeko programak jarriko ditugu martxan.
9
Gure kulturan, gure euskaran eta gure ondarean sakontzeko egingo dugu lan. Garenaz harro egotea eragiten digute eta bakarrak egiten gaituzte munduan.
10
Gardentasunaren eta partaidetza bide berriak zabaltzearen aldeko apustua egingo dugu, elkarlanean hiriko elkarte- eta gizarte-ehuna suspertzeko helburuarekin.