EUSKO LEGEBILTZARRAKO HAUTAGAIA ARABATIK

Eduardo Fernández De Pinedo

Eduardo Fernández de Pinedo naiz, ezagutzen nauten gehienek Edu deitzen didaten arren. Duela 48 urte jaio nintzen Gasteizen eta 2004an Kuartangora bizitzera etorri nintzen. 2015az geroztik bertako alkate naiz. Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna naiz, eta Kultura Kudeaketan Masterra egin nuen UPV/EHUn.

Eduardo Fernández De Pinedo

12 urteko semea dut eta mundura etorri zenean, berarentzat eta bere belaunaldikoentzat landa-ingurunean bizimodu hobea lortzeko akuilu bihurtu zen. Ordura arte ez nuen politika arloarekin zerikusi zuzenik, bai ordea hainbat mugimendu soziokulturalekin. Nire ikuspegi humanistak eta tolerantziatik abiatuta aurrera egiteko nahiak bultzatu ninduen 2011n EAJ-PNVren udal zerrendako kide izatera. Ordutik hona, zinegotzi, alkate eta Añanako presidente (2015-2019) izan naiz eta beti izan dut gogoan Iñigo Urkulluk beti aipatzen duen esaldia, “inor atzean utzi gabe".

20 urte baino gehiagoz aritu naiz kultur sektoreko enpresa txiki batean lanean. Kulturaren bidez gure bizi-kalitatea hobetu dezakegula uste dut, batez ere landa-ingurunean. Herrien eta landa ingurunearen ikuspegi positiboa helaraztea ere asko interesatzen zait. Ezarritako hobekuntzei esker, oso ondo bizi gaitezke landa ingurunean baina zerbitzuetan aurrerapausoak aldarrikatzen jarraitu behar dugu, lurralde-oreka handiagoaren bila.

2030erako Garapen Iraunkorraren Helburuetan sartuta dauden berdintasuna, ingurumena, garapenerako lankidetza, gizarte berrikuntza edo herritarren partaidetza ere interesatzen zaizkit. Tresna hori ezinbestekoa da eta erakunde guztiek bultzatu behar dute, haien tamaina edozein dela ere.

Pertsonak eta tokiak atzean ez uztea; aurrerapena bilatuz, gure sustraiak ahaztu gabe. Guztion artean gizarte justuagoa eta solidarioagoa eraikitzea, guztiok hobeto bizi ahal izateko