DONOSTIA 2019

DONOSTIAKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Eneko Goia


Eneko Goia Laso dut izena, 47 urte ditut eta donostiarra naiz. Ezkonduta nago eta aita naiz. Donostiako Amara auzoan jaio nintzen.

Auzo horretan igaro dut nire bizitzako zatirik handiena; zehazki, Madril Hiribidean. Bertan bizi ginen gurasoak, aiton-amonak, arreba eta ni.

Nire ikasketak Ikasbide Ikastolan eta Barandiaran Lizeoan burutu nituen. Zuzenbidean lizentziatu nintzen UPV/EHUn.

Ondoren, nire formakuntza zabaltzen jarraitze aldera, Europar Batasuneko Zuzenbidean diplomatu nintzen Deustuko Unibertsitatean. 1996an, Donostiako erdigunean dagoen Euskal Herriko Marketin Institutuan hasi nintzen irakasle, eta bertan, Zuzenbidea, Kanpo Merkataritza eta Lan Zuzenbidea irakatsi ditut.

Hainbat ardura politiko izan dut nire bizitzan, guztiak oso aberasgarriak. Gaur egun, Donostiako Alkatea naiz, EAJ-PNV ordezkatuz. Baina, nire alderdiaz haratago, Donostia hobetzeko eta bultzatzeko aurkezten naiz hauteskundeetara.

Donostia, batera bagera

TALDEA

  • Eneko Goia Laso
  • Miren Nekane Arzallus Iturriza
  • Juan Ramon Viles Mitxelena
  • Maria Pilar Arana Perez
  • Jaime Dominguez-Macaya Laurnaga
  • Aitziber San Roman Abete
  • Martin Ibabe Eceiza
  • Jon Insausti Maisterrena
  • Maria Jesus Idoeta Madariaga
  • Miren Jaione Hervas Saez de Arregui
  • Iñaki Gomez Sarasola
  • Silvia Enrique Gomez
  • Kerman Orbegozo Uribe
  • Miren Nekane Mendarte Azkue
  • Iñigo Delgado Eztala
  • Ana Maria Lopez Loyarte
  • Yosu Noal Luis
  • Lorea Castroviejo Grozin
  • Carlos Echart Fernandez
  • Edurne Basoa Gonzalez
  • Rafael Azcona Lezeta
  • Maitane Egiguren Goikoetxea
  • Alberto Garin Golmayo
  • Olatz Yarza Garagorri
  • Miren Karmele Azkarate Villar
  • Jorge Arevalo Turrillas
  • Miren Bakartxo Tejeria Otermin

EGITASMOA

1
Pertsonei zuzendutako garapen ekonomikoa, bidezko gizartea eraikitzeko, eta kohesionatua. Kalitatezko enplegua eta lanerako aukera berriak, gazteek ere bizi-proiektua izan dezaten.
2
Aurrera doan hiria, etorkizuneko jardueretan oinarritua: ikerketa aurreratua, biozientziak, elektromugikortasuna, zibersegurtasuna, kluster berezituei bultzada eta Talent House berria.
3
Bertan bizi ahal izatea bermatu. Eraikitako hiria begiratuz, etxebizitzak zatikatzea eta babestutako etxebizitza-garapen berriak ahalbidetu.
4
Apustu garbia kudeaketa eraginkorraren alde: gardena, datuetan oinarritua eta herritarren partehartzeaz, konfi antza handiagoa lortzeko. Ogasuna eta Finantzak zorroztasunez kudeatzen jarraitu.
5
Adineko pertsonen zaintzari lehentasuna. Kohesiorako politikak, arreta eta prebentzioa eskainiz haurtzaroari eta familiei, esklusio arriskuan dauden pertsonei, genero indarkeriaren biktima diren emakumeei eta kolektiborik zaurgarrienei. Inor bazterrean utzi gabe.
6
Kirola modu osasungarriagoan bizitzeko eta gizarte-kohesiorako bitarteko gisa. Berdintasuna eta parte-hartzea sustatu. Kirol instalazioetan inbertsio handiagoak egiteko asmoa dugu.
7
Donostiak hiri garbia izan behar du, donostiar guztion artean zaindua. Hiria txukun eta dotore mantentzen jarraituko dugu, ongi argiztaturik, hiri segurua. Arin erantzunez herritarren auzoko beharrei.
8
Obra publikoan inbertsioak egitea hiriaren ehuna indartzea da: Easoko trenbide-hondartza, Loiolako kuartelak, Gobernu Zibilaren eraikina, Kontxako pasealekua zabaltzea, Bretxako eta Aieteko anbulatorioak, Altzako kiroldegia, Loiola oinezkoentzat mugatzea…
9
Klima aldaketari mugikortasunaren bitartez aurre egingo dion hiria, garraio publiko moderno, irisgarri eta eraldatzaileaz. Dbus-en autobus flota %100 elektrikoaren aldeko apustua.
10
Kulturaren eta sormenaren euskal hiria garela berretsi. Euskararen Hiria izaten jarraitu eta gure nortasun-zeinuak indartu. Giza Eskubideekiko gure kultura zibikoa hobetu, denon arteko bizikidetza sanoagoa izan dadin. Bakean bizi gaitezen. Eta memoriarik galdu gabe.