EUSKO LEGEBILTZARRAKO HAUTAGAIA ARABATIK

Covadonga Solaguren

20 urterekin pasioz bizi nuen politika. Nire gurasoengandik ikasi nuen, Pilar eta Iñakirengandik. Garai hartan Zuzenbidea ikasten ari nintzen Deustun eta uda garaian, Luisa eta Amalia, nire izeben dendetan laguntzen nuen.

Covadonga Solaguren

Covadonga Solaguren naiz. 53 urte ditut. Nire sustraiak Laudion daude. Aiarako herri honetan garatzen dut nire familia-bizitzako proiektua, Alberto bidelagun bikainarekin eta Ander gure semearekin. Ikasketak amaitzean Aldundiko funtzionario izateko probak gainditu nituen.

Urte askoan saskibaloian jokatu nuen eta horrek erakutsi zidan irabazten, galtzen, sufritzen eta taldean lan egiten. Musika nire pasioetako bat da. Pianoa ikasi eta klarinetea jo nuen nire herriko Musika Bandan urte askoan. Musika partituretan bezala, politikan ere beti interesatu izan zait ezberdinen arteko elkarrizketatik eratortzen den harmonia bilatzea.

Oso zorioneko sentitzen naiz, udal, foru eta erkidego mailako proiektu politiko ezberdinetan parte hartu dudalako. Ikaskuntza-iturri ezin hobea. Laudioko zinegotzi gisa, Arabako foru diputatu gisa eta Eusko Jaurlaritzako sailburuorde gisa, nire erronka izan da profil profesionala eta zerbitzu publikorako bokazioa uztartzea, ilusio, dedikazio eta erantzukizuna eskainiz. Gure gizartean politika legitimatzeko beharra sentitzen dut, pertsonen bizitzan sortzen diren arazoak konpontzeko erantzun gisa, horien izaera edozein izanda ere.

Euskadik aurrera egiten jarraitu behar du. Iñigo Urkullurena bezalako lidergo sendoa, eta konpromisoa eta lanerako gaitasuna duen taldea behar ditu.