Mª Eugenia Arrizabalaga Olaizola

Euzkadi Buru Batzarra Mª Eugenia Arrizabalaga Olaizola

Mª Eugenia Arrizabalaga Olaizola

GBBko presidentea

Zumaiarra, Zuzenbidean lizentziatua, Zumaiako zinegotzi eta alkate izana, 2009tik 2015era legebiltzarkide eta Gipuzko Buru Batzarreko kide.  2016an, Euzkadi Buru Batzarreko kide aukeratu ninduten. Eta 2020tik 2024ra, berriz ere, legebiltzarkide. 2015etik geroztik Gipuzkoako Batzar Nagusietan EAJ-PNVren bozeramailea naiz.

Herrigintza zentzu zabalean ulertzen det: Euskadiren naziotasunaren alde jardutea, euskararen aldeko konpromisoa eta gure herritar guztien onerako izango diren politikak eta neurriak aurrera eramatea. Guzti horrek osatzen du gure ikuspegi politiko abertzalea.

Etxekoetatik haratago –gurean, abertzaletasuna era naturalean transmititu ziguten-, kuadrilan ere lagun abertzaleak izan ditut beti. Eta hortik aurrera, zalantzarik gabe, oso oso gaztetatik, Xabier Arzalluz izan zen –eta da- nire erreferente abertzale nagusia. Hamabost bat urte genuela haren mitinak entzutera joaten ginen behin baino gehiagotan lagun taldean.

Herrigintzaren gazi-gozoak ezagutu ditut –urtetako eskarmentuak horixe du- eta beti saiatu izan naiz konpromiso politikoa zintzotasunez adierazten, Euzko Alderdi Jeltzalea dela Euskadirentzat dagoen aukera politiko egokiena dela sinetsita. Izan ere, hala da. Guretzat, Euskadiren askatasun bidea eta herritar guztien bizi-baldintzak hobetzeko erronka txanpon bereko bi alde banandu ezinak direlako.

PARTEKATU

LURRALDEZ KANPOKO
ERAKUNDEAK

BARNE
ERAKUNDEAK