BIDEOAK

UZT. 22 | Kongresua

"Sanchezen hitzaldia 'ohikoa' izan da, bere egoera parlamentarioa 'nahiko ezberdina' bada ere", Aitor Estebanen ustez

Kongresuko bozeramaile jeltzaleak hautagai sozialistari gogoratu dionez, "konplizitateak ekarri behar ditu" botoak batzeko; eta, gainera, gizarte arloaren eskumenen banaketaz ohartu du eta Estatuko Itunen inguruko aipamenak kritikatu ditu. Estebanek "bluf” bat direla esan du
Nazio Batuak proiektu pilotu bat jarriko du martxan Euskadin erradikalizazio erlijiosa ekiditzeko
UZT. 17 | Eusko Jaurlaritza

Nazio Batuak proiektu pilotu bat jarriko du martxan Euskadin erradikalizazio erlijiosa ekiditzeko

Iñigo Urkullu Lehendakaria Miguel Angel Moratinos Zibilizazioen Aliantzarako goi-ordezkariarekin bildu da UNAOCen egoitzan. Bileraren ostean, bai Lehendakaria eta baita Moratinos bera ere, komunikabideen aurrean agertu dira bileraren nondik-norakoen berri emateko
Urkullu Lehendakariak maila anitzeko gobernamendua eta garapenerako lankidetza nabarmendu ditu erakunde publiko guztietara Garapen Jasangarrirako Helburuekiko konpromisoa zabaltzeko bide gisa
UZT. 17 | Eusko Jaurlaritza

Urkullu Lehendakariak maila anitzeko gobernamendua eta garapenerako lankidetza nabarmendu ditu erakunde publiko guztietara Garapen Jasangarrirako Helburuekiko konpromisoa zabaltzeko bide gisa

Iñigo Urkulluk nabarmendu du Euskadik pertsonan zentratzen den, eta planetaren babesarekin eta bakean oinarritzen den bizikidetzarekin konprometituta dagoen munduaren ikuspegia partekatzen duela
Aitor Estebanek eskatu du Gobernua “behingoz” eratzea, gaur egungo paralisia delako “gure buruari onartu ezin diogun oztopoa”
UZT. 16 | Kongresua

Aitor Estebanek eskatu du Gobernua “behingoz” eratzea, gaur egungo paralisia delako “gure buruari onartu ezin diogun oztopoa”

Kongresuko bozeramaile jeltzaleak berretsi duenez EAJ-PNVk ez du aurreikusten inbestiduran `ezetza´ bozkatzea, eta gaineratu du hauteskundeak berriro egin beharra ez litzatekeela “gauza normala” izango
Urkullu Lehendakariak eta Nueva York-eko alkateak datorren urtean Euskadin Learning Tour bat ospatzea adostu dute
UZT. 16 | Eusko Jaurlaritza

Urkullu Lehendakariak eta Nueva York-eko alkateak datorren urtean Euskadin Learning Tour bat ospatzea adostu dute

Lehendakaria buru izan duen Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza New Yorkeko alkatetzarekin elkartu da, eta bileran New Yorkeko alkateorde Phil Thompson eta New York estatuko James Sanders senataria izan dira. Bileraren ostean, kazetariek egindako galderei erantzun diete lehendakariak, alkateordeak eta senatariak
Izaskun Bilbaok EBn ekarri ditu gogora Nafarroako uholdeak, eta klima aldaketari presaz era erantzukizunez aurre egitea eskatu du
UZT. 15 | Europako Legebiltzarra

Izaskun Bilbaok EBn ekarri ditu gogora Nafarroako uholdeak, eta klima aldaketari presaz era erantzukizunez aurre egitea eskatu du

Europako Parlamentuko EAJ-PNVko diputatu Izaskun Bilbao Barandicak Estrasburgon gogoratu ditu iragan astean Nafarroan gertatu ziren uholdeetako biktimak eta bereziki bizia galdu zuen Villabako gaztea. Era berean nabarmendu du halako fenomenoak gero eta sarriago gertatu ohi direla eta hori oso lotuta dagoela gaur egun gertatzen ari den klima aldaketarekin
Urkullu Lehendakariak “Euskadiko Bonu Jasangarri”en esperientzia aurkeztu du Nazio Batuen High Level Political Forum (HLPF) 2019an
UZT. 15 | Eusko Jaurlaritza

Urkullu Lehendakariak “Euskadiko Bonu Jasangarri”en esperientzia aurkeztu du Nazio Batuen High Level Political Forum (HLPF) 2019an

Euskadin Bonu Jasangarrien bi jaulkipen egin dira, 1.100 milioi eurokoak, 2030 Agendari lotutako gizarte- eta ingurumen-proiektuetarako
Bildarratzek ohartarazi duenez, hauteskundeak errepikatzea PSOErentzako “arrisku operazioa” izango litzateke
UZT. 15 | Senatua

Bildarratzek ohartarazi duenez, hauteskundeak errepikatzea PSOErentzako “arrisku operazioa” izango litzateke

Podemosekin lortuko luketen balizko akordioak beste alderdi batzuen babesa ere beharko lukeela nabarmendu du senatari jeltzaleak, eta horretarako EAJ-PNVk Euskal Agenda eta Estatuaren nazioaniztasuna aldarrikatuko lituzkeela gogoratu du
EAJ-PNBk Hazparnen ospatu du Ikurriñaren Pesta, burujabetasunaren eguna
UZT. 14 | IBB

EAJ-PNBk Hazparnen ospatu du Ikurriñaren Pesta, burujabetasunaren eguna

Pako Arizmendik, Ipar Buru Batzarreko presidenteak (IBB) Lurralde Elkargo berriaren martxa ona eta bere garapena balioetsi ditu. “Irabazi behar dugun erronka da, egun batez Lurralde Erakundea lortu nahi badugu, gure askatasun eta erantzukizun asmoaren lehen urratsa da”
EAJ-PNVk Ikurrina aldarrikatu du “komunitatea egiten duen sinbolo gisa”
UZT. 13 | BBB

EAJ-PNVk Ikurrina aldarrikatu du “komunitatea egiten duen sinbolo gisa”

Euskal bandera lehen aldiz igo zen egunaren 125. urteurrena bihar bertan beteko delarik, Itxaso Atutxak baieztatu du talde jeltzaleak lanean jarraituko duela “Ikurrina beste nazio errealitateen pare egon dadin; errespetuan oinarrituta eta inolako inposaketarik gabe”