Gaur mende bat betetzen da Esteban Urkiaga “Lauaxeta” jaio zela

Esteban Urkiaga “Lauaxeta” orain dela mende bat jaio zen. Olerkaria, politikaria eta letra-gizona izan zen, eta XX. mende hasierako euskal kultur pizkundearen ikurretako bat da.

Gaur mende bat betetzen da Esteban Urkiaga “Lauaxeta” jaio zela 03Abuztuak
2005
2005 AbuztuaK 03 |
Berria

PARTEKATU

1905eko abuztuaren 3an jaio zen Laukizen (Bizkaia). Halere, lau urte beranduago Mungiara jo zuten bizitzera; geroago, idazten hasi zenean, Mungiako etxetik hartu zuen bere goitizena.

 

Durangoko Jesuiten Ikastetxean batxilergoa ikasi ondoren, Jesusen Lagundian sartu zen 1921ean, eta 1928an utzi zuen. Geroxeago Euzko Alderdi Jeltzalean sartu zen. 1930ean, I. Olerki Eguneko lehen saria irabazi zuen Oreretan, “Maitale kutuna” olerkiarekin.

 

 

1931n “Bide Barriyak” eman zuen agiritara. Olerkiak ez ezik kazetaritza landu zuen, gero eta gehiago, “Euzkadi” egunkariko euskarazko ataleko buru izateraino.

 

Espainiako Errepublikaren aurkako altxamendu militarrean, Eusko Jaurlaritzako Estatu Nagusian sartu zen. 1937an, Gernikan atzeman zuten. Gasteizera eraman eta Gerra Kontseiluan epaiketa sumarisimoa egin zioten: hiltzera kondenatu zuten eta 1937ko ekainaren 25ean fusilatu zuten.

Interesatu Zaitez