Euskal ikurrekin egindako tatuajeen argazkiak interneten, Buber webgunean

Blas Uberuaga euskaldunen oinordekoa, hasiera-hasieratik aritu izan da interneten. Buber euskal webgunea sortu zuen duela urte batzuk; Euskadiri eta euskal kulturari buruzko lehenengo webgunea (www.buber.net/Basque/). Orain euskal ikurrekin egindako tatuajeen argazkiak bildu eta webguneko argazki albuma atalean argitaratu ditu.

Euskal ikurrekin egindako tatuajeen argazkiak interneten, Buber webgunean 17Otsailak
2005
2005 OtsailaK 17 |
Berria

PARTEKATU

Matrikulekin egiten duten moduan, AEBetako euskaldunek eta Euskal Herrian bizi direnek tatuajeak erabili ohi dituzte euren jatorriarekin harro daudela erakusteko. Blas Uberuagak bere webgunean bildu ditu "interesgarriak iruditu zaizkidalako". "Euskal ikurrekin egindako tatuajeen bildumarekin hastea oso ideia polita izan zitekeela otu zitzaidan, beste inon ezingo zirela topatu pentsatu bainuen" adierazi du gazteak.

Norberaren tatuajea gehitu nahi izanez gero, argazkia egin eta posta elektronikoz bidali behar da blas@buber.net helbidera.

Buber Sariak

Internet&Euskadi elkarteak 2000. urtean sortu zituen Buber Sariak, Blas Uberuagaren lana saritzeko. Hartara, urtero-urtero Euskadiko webgune onenei saria ematen diete.

Interesatu Zaitez