Maitane Ipiñazar: “Euskadi-Palestina partida oso polita izan ahal da; gure selekzioaren ofizialtasuna erreibindikatzeko eta herri palestinarrari elkartasuna adierazteko”

ETB1-en egin dioten elkarrizketan, EBBren idazkariak ziurtatu du biharkoa izango dela “egutegian markatzeko eguna”, baina dei berezia egin nahi izan du Bilbon deitu diren manifestaldi guztiak “bakean” egin daitezen, istiluak egotekotan “fokua horietan jarriko litzatekeelako eta ez Euskadiren Selekzioaren aldarrikapenean eta palestinar herriarekiko elkartasunean”

Maitane Ipiñazar: “Euskadi-Palestina partida oso polita izan ahal da; gure selekzioaren ofizialtasuna erreibindikatzeko eta herri palestinarrari elkartasuna adierazteko” 14Azaroak
AzaroaK 14 |
EBB
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

"Euskadi-Palestina partida oso polita izan daiteke. Gure selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatzeko eguna da, Euskadirena. EAJ-PNVtik betidanik  lan egin izan dugu modalitate ezberdinetako selekzioak gure koloreekin lehiatu daitezen, eta biharkoa egutegian markatzeko eguna izango da. Gainera, aukera paregabea ere bada euskal gizarteak Palestinar Herriarekin duen elkartasuna erakusteko”. Hitz horien bidez adierazi du biharko partidaren garrantzia EBBren idazkari Maitane Ipiñazarrek  ETB1-en egin dioten elkarrizketan. Ipiñazarrek gogora ekarri nahi izan du euskal selekzioen ofizialtasuna nazioartean aldarrikatzeko eta sustatzeko EAJk egin duen lana, eta adibide gisa eman du 2022ko lorpena, Kirolaren Legean lortu zelarik Euskadiko pilota eta surf selekzioen ofizialtasunaren aitortza.

EBBren idazkariak ildo beretik gogoratu nahi izan ditu biharko  deitu diren eta partida hasi aurretik egingo diren manifestaldiak. “Kontuz deitu diren manifestaldi horiekin. Denak bakean egitea espero dut, istiluak egotekotan fokoa horietan jarriko litzatekeelako eta ez Euskadiren Selekzioaren aldarrikapenean eta palestinarrekiko elkartasunean” .

Euskadi-Palestina partida horretan EAJ-PNVren ordezkari izango dira EBBren presidente Aitor Esteban, BBBren presidente Iñigo Ansola eta Andoni Busquet burukidea, beste batzuen artean. Euzko Gaztedi-EGI gazte erakundeko 200 bat kide joango dira, partidara joango den ordezkaritza jeltzale zabalarekin batera. “Ofizialtasunetik askatasunera”  goiburua zabaldu du EAJ-PNVk alderdikideak Santimamira joateko eta partiduaz gozatzeko animatuz.

 

Interesatu Zaitez