Arantxa Tapia Sabino Arana Fundazioaren presidente berria

EBBk proposatuta, Fundazioaren Patronatuak berretsi du izendapena

Arantxa Tapia Sabino Arana Fundazioaren presidente berria 11Azaroak
AzaroaK 11 |
EBB

PARTEKATU

Arantxa Tapia (Astigarraga, 1963) Sabino Arana Fundazioaren presidente berri bezala hautatua izan da. Patronatuak, Fundazioaren gobernu-organo gorenak, Euzkadi Buru Batzarraren proposamena berretsi du sailburu ohi eta diputatu jetzale ohia izendatzeko.

Industria-ingeniaria eta Nafarroako Unibertsitateko cum laude doktorea izanik Arantxa Tapiak ibilbide luze eta aitortua izan du sektore pribatuan zein zerbitzu publikoan, erakundeetan eta Alderdi barruan; izan ere, Eusko Jaurlaritzako sailburua izan da (2012-2024), Kongresuko Euskal Taldeko diputatua (2011-2012), Gipuzkoako foru diputatua (2007-2011) eta Eusko Jaurlaritzako sailburuordea (2005-2007). Oso ezaguna da nazioartean bere ibilbide profesionalean bete dituen zereginei esker. Lan horiek unibertsitateko irakaskuntzarekin uztartu ditu.

Arantxa Tapiak entitatearen ordezkaritza gorena hartu du Sabino Arana Fundazioak gure historia ezagutzeko, zaintzeko eta zabaltzeko duen zereginari jarraipena emateko. Hala, presidente berriaren lehen ekitaldia izango da “Agiriak, diktaduraren gainerako biktimak, Franco hil eta 50 urtera” izenburupean Sabino Arana Fundazioak bihar, azaroaren 12an, egingo duen mintegian. Ekitaldiari hasiera emateko lehen hitzak esango ditu Aitor Esteban EAJ-PNVren EBBko presidenteak, Sekretu Ofizialen Lege Frankistari buruzko azalpenak emanez.

Euzkadi Buru Batzarrak eskerrak eman dizkio Mireia Zarateri 2020tik Fundazioaren zuzendaritzan egindako lanagatik. SAFen Patronatuak ere, EBBk proposatuta, gobernu-organo hau osatzen duen beste pertsona bat ordezkatzeko erabakia hartu du gaur: Leire Naberanek Koro Garmendia ordezkatuko du.

Interesatu Zaitez