Estefanía Beltrán de Herediak Gasteizko harrera-zentroaren eredua berriz aztertzeko eta euskal administrazioekin adosteko eskatu dio Espainiako Gobernuari

Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroari adierazi dionez, 350 pertsonarentzako makrozentroak ez du bermatzen arreta pertsonalizatua eta integratzailea, hauek errealitate sozialean txertatzeko

Estefanía Beltrán de Herediak Gasteizko harrera-zentroaren eredua berriz aztertzeko eta euskal administrazioekin adosteko eskatu dio Espainiako Gobernuari 20Maiatzak
MaiatzaK 20 |
Senatua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

EAJ-PNVren Senatuko bozeramaile Estefanía Beltrán de Herediak errefuxiatuak hartzeko Gasteizeko zentrorako diseinatutako eredua berriz aztertzeko eta euskal administrazioekin adosteko eskatu dio Elma Saiz ministroari. Gaurko Gobernuaren kontrol-saioan, Beltran de Herediak Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroari berretsi dio 350 pertsona hartuko lituzkeen "makrozentroaren" dimentsionamenduak "aurrez aurre talka egiten duela euskal administrazioek lan egiten duten ereduarekin", eta ez duela bermatzen "pertsona horiek errealitate sozialean txertatzeko arreta pertsonalizatua, integrala eta integratzailea".

Beltran de Aranak onartu du harrera-sistemako plazak handitu behar direla estatuan eta autonomia-erkidegoan, eta, aldi berean, Euskadik migrazioaren harrera eta arreta kudeatzeko egiten duen ahalegina, konpromisoa eta erantzunkidetasuna aldarrikatu ditu. Hala ere, deitoratu egin du ministerioak Estatuko harrera-zentrorik handiena gaitzeko hartutako erabakia "aldebakarrekoa izatea, konpartitu gabe, aztertu gabe, euskal administrazioekin adostu gabe", eta "EAJ-PNVk, euskal erakundeek, erakunde sozialek eta hirugarren sektoreko erakundeek partekatzen ez duten" eredu bat ezartzea. "Euskal administrazioekin lan-mahai bat osatzeko konpromisoa hartu zenuen, baina ez duzu inoiz egin, eta elkarrizketa eta lankidetza beharrean, inposaketa ezarri duzu".

Era berean, aste honetan Estatuko Gobernuaren Euskadiko ordezkariak erabilitako "tonu autoritarioa" kritikatu du, proiektuan atzera bueltarik ez dagoela berretsi duenean. "Ez dugu uste hori denik izan beharreko jarrera, are gutxiago une oro migrazioaren kudeaketa ordenatu eta justua egiteko jarrera irekia eta kolaboratiboa erakutsi duen Gobernu batekin".

Era berean, senatari jeltzaleak ohartarazi du gaur egun 10 asilo-eskaeretatik 7 ukatzen ari direla, eta horrek aurreratzen duela pertsona horietako asko, adingabeak ere bai, egoera irregularrean geratuko liratekeela, gainera atzerritarrei buruzko araudi berriaren arabera, beren egoera erregularizatzeko zailtasun handiagoekin. "Nola kudeatuko duzue pertsona horien arreta?", galdetu du. "Arazo bat konpondu beharrean, beste bat sortzen ari zarete; eta are okerrago, beste administrazio batzuetara eramaten ari zarete, eta horrek izen bakarra du: arduragabekeria", azpimarratu du.

Interesatu Zaitez