EAJ-PNVk bultzatuta, Senatuak Balenciaga ontziolak birfinantzatzeko plana onar dadila eskatu dio Espainiako Gobernuari

Luke Uribe-Etxebarriak adierazi duenez, "ez da zentzuzkoa enpresa ixtea Gobernu zentralari mailegua itzultzeko epeetan eta moduan desadostasuna egoteagatik", gainera "bere jarduerarekin jarraitzeko lan-karga duenean"

EAJ-PNVk bultzatuta, Senatuak Balenciaga ontziolak birfinantzatzeko plana onar dadila eskatu dio Espainiako Gobernuari 11Abenduak
2024
2024 AbenduaK 11 |
Senatua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

EAJ-PNVren ekimenez, Senatuak Balenciaga ontziolaren berregituraketa- eta birfinantzaketa-plana babestea eskatu dio Ekonomia Ministerioari, Cofides-ek berau ez onartzeko erabakia aldatuz. Luke Uribe-Etxebarria senatari gipuzkoarrak beste behin eskatu dio Gobernu zentralari sozietate estatalaren ebazpena zuzen dezala, bere menpe dagoen sozietatea dela eta zumaiar enpresaren hartzekodun nagusia dela kontuan hartuta, bere itxiera behartuko lukeena, ondorioz epe labur eta ertainean enpresaren jarraipena bermatuz.

Euskal Taldearen mozioa gaur arratsaldeko Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa Batzordean onartu da, talde guztien babesarekin baina PSOEren ezezkoarekin, eta bertan  jeltzaleek Senatuari dei egiten diote gogorarazteko enpresaren finantza-berregituraketarako plana Donostiako Merkataritza Arloko 1 zenbakiko Epaitegiak eta gainerako hartzekodunen gehiengoak bermatzen dutela eta horrek bideragarri egitea eta epe labur eta ertainean jarraipena bermatzea ahalbidetzen duela.

Gainera, mozioan senatariak azpimarratu duenez, Astilleros Balenciagak "lan-karga nahikoa du itxiera saihesteko eta bere jarduerarekin jarraitzeko", eta "behar duen gauza bakarra finantzaketa-baldintza minimo batzuk dira, berregituraketa- eta birfinantzaketa-planean zehazten direnak". Arrazoi horiengatik – jarraitzen du onartutako testuak-, Espainiako Gobernuari jakinarazten dio "ez dirudiela arrazoizkoa denik Cofides enpresak emandako partaidetza-mailegua Estatuari itzultzeko epeetan eta moduan desadostasun hutsa egotea Balentziaga Ontziolaren" desagerpena kondenatzeko arrazoi nahikoa izatea ".

Era berean, senatari jeltzaleak eskatu du arreta jartzea Europako ekonomiaren lehiakortasuna, eta, bereziki, industria-sektorearena, indartzeko premian, EBren lehiakortasunari buruzko Draghi txostenak adierazten duen bezala, ontzigintzaren sektoreak oso paper nabarmena baitu bere intentsitate industrial, teknologiko eta berritzaileagatik. Ildo horretan, Europar Batasuna kanpora begira gehien dagoen ekonomietako bat dela dio, eta munduko merkataritza irekitzeko konpromisoa duela, hori baita gure ongizatearen oinarrietako bat. "Baina munduko merkataritza horrek bidezkoa, orekatua eta ekitatiboa izan behar du, konpetentzia desleialak saihestuz", nabarmendu du.

Uribe-Etxebarriak galdera bat egin zion joan den asteko osoko bilkurarako Industria eta Turismo ministroari, baina Cofides Ekonomia Ministerioaren menpe dagoela argudiatuz ez zuen erantzun. Senatari abertzaleak arrazoibide hori kritikatu zuen, eta Jordi Hereu ministroari gogorarazi zion ontzigintza sektoreko industria-enpresa arrisku larrian dagoenez, berak ere "jarrera argia hartzeko betebeharra" duela.

Interesatu Zaitez