Maria Dolores Etxanok sexu-askatasunaren legean eta trans legean aitortutako eskubide guztiak benetan betetzen direla bermatzeko eskatu dio Berdintasun ministroari

Gobernuari adierazi dio eskubideen aitorpena ezin dela soilik formala izan, eta lege horien garapenean ematen ari diren zailtasunak eta eragozpenak aipatu ditu. Euskal Taldeak mozio bat aurkeztu du gaur, Gobernuari eskatuz Trans Legearen 50. artikuluan jasotzen den trans migratuen sexuari buruzko aipamena erregistroan zuzentzeko eskubidea gauzatzeko instrukzioa onar dezala

Maria Dolores Etxanok sexu-askatasunaren legean eta trans legean aitortutako eskubide guztiak benetan betetzen direla bermatzeko eskatu dio Berdintasun ministroari 04Abenduak
2024
2024 AbenduaK 04 |
Senatua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

EAJ-PNVko Maria Dolores Etxano senatariak eskatu dio Ana Redondo Berdintasun ministroari beharrezkoak diren arauak garatu ditzala, bai Sexu Askatasunaren Berme Integralaren Lege Organikoan, bai Transen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko Legean jasotako eskubide guztiak benetan bete daitezen. Atzo ministroari egin zion interpelazioan, Etxanok adierazi zuen "eskubideen aitorpena ezin da soil-soilik aitorpen formalera mugatu. Egin ezazue Estatuaren eskumenaren esparruan garatuta dauden eta egiteke dauden neurri guztien jarraipena eta txostena".

Trans Legeari dagokionez, Etxanok azaldu du funtzio publikoan zein enpresetan enplegua lortzeko ekintza positiboko neurriak egiteke daudela. "Legeak jasotzen dituen neurri guztiak garatzen ez dituen erregelamendu partzial bat onartu duzue, eta egin gabe utzi ditu lan-eremuko transentzako neurri espezifikoak, bereziki trans emakumeentzat, historikoki lan-merkatutik kanpo egon direnak".

Era berean, senatari jeltzaleak adierazi du ez dagoela instrukziorik Trans Legearen 50. artikulua aplikatzeko, erregistroko aipamenaren zuzenketari eta izena aldatzeari dagokionez, migratzaileei eragiten diena. "Inork ez du erantzuten, ez Poliziak, ez Polizia Nazionalaren Zuzendaritza Nagusiak, ez Erregistro Zibilak, ez OARek. Ez dakite nor den agintari eskuduna", adierazi du, eta pertsona horien "babesgabetasuna" salatu du. Hala, Aldarte elkarteak helarazitako egoera zehatz bati buruz hitz egin du. Bertan, Herriaren Defentsa erakundeak erantzun zuen prozedura hori izapidetzeko eskumena Asilo eta Babes Bulegoari dagokiola, nahiz eta hauek oraindik prozedura prestatzeke dagoela adierazi, geroago esateko prozedura oso aurreratuta dagoela, baina beste sail batzuekin begiratzen ari direla. "Migratzaileak bukle administratibo batean ditugu, eta hau gelditu behar dugu eta erantzun egokia eman". Hain zuzen ere, gai honi buruz aurkeztu du gaur EAJ-PNVk interpelazio horren ondoriozko mozioa, Senatuko hurrengo osoko bilkuran eztabaidatuko dena.

Bestalde, sexu-askatasunerako Berme Integralaren Legea betetzeari dagokionez, Etxanok gogorarazi du oraindik garatu gabe dagoela sexu-indarkeriak daudela aitortzeko administrazio-ziurtagiria. "Estatu Itunean adostu genuen bezala, biktimek lege organiko eta integralek sortutako baliabideak eskuratu behar dituzte, bai biktimak salaketa jartzen badu, bai salaketa jartzen ez badu".

Interesatu Zaitez