Osakidetzaren inguruko euskal akordio zabala adostea proposatu du Pradalesek

EAJ-PNVren Lehendakarigai Imanol Pradalesek “akordio politiko eta sozial” zabala behar dela aldarrikatu du Laudioko ekitaldian, eta EAGen mapa berrikusteko konpromisoa hitzeman du. “EAGen mapa aztertu ondoren, Arabakoak lehenetsiko ditugu, bereziki Laudio eta Gasteizkoak. Gure konpromisoa da”, ziurtatu du

Osakidetzaren inguruko euskal akordio zabala adostea proposatu du Pradalesek 02Apirilak
ApirilaK 02 |
EBB

PARTEKATU

OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.

Euskal akordio politiko eta sozial zabala proposatu du gaur Imanol Pradalesek Osakidetza eztabaida partidistetatik kanpo uzteko eta akordioak lortzeko, ahalik eta arretarik onena eta sistemaren iraunkortasuna bermatzen jarraitzeko. “Osakidetza da sendatzen eta zaintzen gaituena. Eta, orain, denon ardura da Osakidetza sendatzea eta zaintzea. Horregatik proposatu nahi dugu akordio politiko eta sozial zabala, gure sistema osatzen duten eragileen arteko elkarrizketa ireki bidez garatuko duguna: administrazioak, eragile politiko eta sozialak, profesionalen elkargo eta elkarteak, unibertsitateak, gaixoen elkarteak eta farmaziak, besteak beste”, esan du EAJ-PNVren Lehendakarigaiak.

Laudioko ekitaldian, Pradalesek konpromiso bat hitzeman du Etengabeko Arretako Guneen mapa berrikusteko, eta ziurtatu du lehentasuna emango zaiela Laudio eta Gasteizkoei, egin beharreko analisi hori egin ondoren. “Euskadin EAG berri batzuk zabaltzea aztertuko dugu eta daudenetan osasuneko profesional eta osagile gehiago sartzea ebaluatuko dugu. Analisi hori eginda daukagunean, Arabako EAGak lehenetsiko ditugu, bereziki Laudio eta Gasteizkoak. Gure konpromisoa da”, ziurtatu du.

“Laudioko osasun zerbitzuen hobekuntzarekin EAJ-PNVk hitzemanda daukan konpromisoa berresten dut. Horren erakusle da osasun zentro berrian egin den inbertsioa, 14,28 milioi eurokoa”, gogoratu du Imanol Pradalesek.

Interesatu Zaitez