“Ohiko etxebizitzan inbertitzeagatiko kenkari fiskalari eustea” defendatzen du EAJ-PNVk

"Ezin zaie kendu 330.000 euskalduni baino gehiagori mesede egiten dien laguntza bat", azaldu du Bakartxo Tejeria Gipuzkoako zerrendaburuak

“Ohiko etxebizitzan inbertitzeagatiko kenkari fiskalari eustea” defendatzen du EAJ-PNVk 27Martxoak
MartxoaK 27 |
Gipuzkoa
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Etxebizitza euskal herritarren kezka nagusien artean dagoela jakinik, Euzko Alderdi Jeltzaleak "dogmatismo eta formula magikoak alde batera uzten dituzten politika eraginkorrak" eskaintzen ditu. Horren harira, hainbat ekimen jaso ditu hauteskunde-programan. Bakartxo Tejeria EAJ-PNVren Gipuzkoako zerrendaburuak eta Mª Eugenia Arrizabalaga hautagaiak gaur goizean azaldu dituzte ekimen horiek EAJ-PNVk Donostian irekita duen hauteskunde-bulegoan.

"Euskal herritarren behar, premiei eta eskaerei erantzun nahi diegu, eta arreta berezia eskaintzen diegu gazteenei", azaldu du Bakartxo Tejeriak. "burujabetza irabazi nahi duen pertsona orori hori egin ahal izatea erraztu nahi diegu", gaineratu du.

Hautagai jeltzaleek etxebizitza-parke publikoa handitzeko beharraz hitz egin dute. Era berean, premiazkoa dela nabarmendu dute "eskubide subjektiboaren mugaren gainetik dauden baina, aldi berean, merkatu librean sartzeko zailtasun handiak dituzten gazte langileei zuzendutako neurriak bultzatzea".

PNVk etxebizitzaren arloan planteatzen dituen "formula berrien" artean, Bakartxo Tejeriak eta Mª Eugenia Arrizabalagak honako hauek nabarmendu dituzte: euskal abal publikoen lerro bat sortzea, bankuek finantzatzen ez duten % 20 ahalik eta baldintzarik onenekin finantzatzeko; eta etxebizitza publiko edo babestu bat eskuratzeko ezarritako errenta-muga zabaltzea, egungoarekin "batez besteko errentak dituzten bikote eta familia gazte asko laguntza horietatik kanpo geratzen direlako".

Ohiko etxebizitzan inbertitzeagatik kenkari fiskala kentzearen alde daudenen aurrean, jeltzaleek argi hitz egin dute: "Kenkari fiskalak mantentzea defendatzen du PNV-k, egun 330.000 euskal herritar baino gehiagok hipoteka bat dute eta kenkariak galduez gero kalte larriak jasango lituzkete eta zer esanik ez aurrerantzean lehen etxebizitza erosi nahi luketenek". "Kenkari fiskalak galtzearen kalteak familia ugariri eragingo lioke", gaineratu dute.

Horrekin batera, PNVk gazteentzako alokairuari laguntzeko Gaztelagun eta Emantzipa (gazteentzako hilean 300 euroko laguntza) programak zabaltzea aurreikusten du. "Eusko Jaurlaritzak bultzatutako programak oso ondo funtzionatzen ari dira, eta horietara heltzeko banakako gehieneko diru-sarrerak 30.000 eurora arte handituko ditugu".

Hauek dira PNVk bere hauteskunde-programan etxebizitzaren arloan jasotzen dituen proposamenetako batzuk, eta horiei gehitu behar zaizkie kanpainan zehar azalduko diren beste batzuk.

Interesatu Zaitez