Kanpaina Euskadiko gaietara eramatea eta Madril eta Kataluniako zaratatik aldentzea eskatu du Aitor Estebanek

Euskal Taldearen bozeramaileak aditzera eman duenez “etengabe ari dira Kataluniako auziaz, Madrilgo politika desegonkortzeko gaitasuna duelako”, eta horrek eragiten ditu “Euskadirekin zerikusirik ez duten giroa eta sentsazioa”

Kanpaina Euskadiko gaietara eramatea eta Madril eta Kataluniako zaratatik aldentzea eskatu du Aitor Estebanek 26Martxoak
2024
2024 MartxoaK 26 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

“Kataluniako hauteskundeak baino lehen, Euskadin izango ditugu hauteskundeak: normala da arreta Katalunian jartzea, Madrilgo politika desegonkortzeko gaitasuna duelako. Etengabe ari gara Kataluniako auziaz, eta hori da Madrilgo giroaz hitz egitea bezala, alderdi handiak horren inguruan posizionatuko direlako. Euskadirekin zerikusirik ez duten giroa eta sentsazioa eragiten du horrek. Ez klima politikoak,ezta ekonomikoak edo sozialak ere. Gure begirada desbideratzen du Kanpaina honetako gai nagusi izan beharko lukeen horretatik: Euskadiko gaietatik. Denbora daramagu hori sufritzen, eta Madrilgo debatea nahasten ari da, Kataluniakoarekin erlazionatuta dagoena, beste errealitate batekoarekin”. Hauxe da Euskal Taldeko bozeramaile Aitor Estebanek euskal gizarteari gaur goizean luzatu nahi izan dion mezua.

Herri Irratian egin dioten elkarrizketan, Estebanek zera adierazi du “bi eredu eta bi alderdi daude, guztiz ezberdinak”, Euskadiko Hauteskundeak irabazteko moduan daudenak. Zentzu honetan esan du eredu bat dagoela, EH Bildurena, oso diskurtso “orokortua, ideologizatua eta promesa askorekin” egiten ari dena, euskal erakundeen gestioa “oso txarra” dela esaten duena; beste eredu bat dago, EAJ-PNVrena, “Euskadi gaurko ongizate eta oparotasunera ekarri duena”.

Pere Aragonès presidenteak esan zituenak gogoan, Ekonomia Ituna eskatuz eta Euskadikoa solidarioa ez zela esanez, Euskal Taldeko bozeramaileak nabarmendu duenez “nahi beste aldarrika dezakezu, baina ez ezazu besteena auzitan jarri eta zuretzat nahi duzun sistema dutena kritikatu eta zalantzan jarri” .

Azkenik, Patxi Lópezek esandakoaz galdetu diotenean, Kongresuko bozeramaile sozialistak esan baitzuen PSEren asmoa zela berriz ere koalizioko gobernua EAJ-PNVrekin osatzea, Estebanek gogora ekarri nahi izan du garai batean Lópezek esan zuela “ez zuela PPren babesa jasoko Lehendakari izateko”, eta egin egin zuen. “Gauza horiek hurrengo egunean ikusi behar dira”, esan du.

Interesatu Zaitez