“Etxebizitza Legearen kontrako errekurtsoak ez du zerikusirik ezker eta eskuin dialektikarekin: autogobernuaren kontrakoa da eta etxebizitza politika eraginkorrak garatzeko dugun ahalmena mugatzen du”

María Eugenia Arrizabalagak gaur salatu du EH Bildu dela Kongresuan ordezkaritza duen talde abertzale bakarra,Eusko Jaurlaritzak eta Kataluniako Parlament-ek errekurritu duten arauan euskal,kataluniar eta galiziar autogobernuen kontrako erasorik antzematen ez duena

“Etxebizitza Legearen kontrako errekurtsoak ez du zerikusirik ezker eta eskuin dialektikarekin: autogobernuaren kontrakoa da eta etxebizitza politika eraginkorrak garatzeko dugun ahalmena mugatzen du” 27Otsailak
OtsailaK 27 |
EBB
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Euzkadi Buru Batzarreko Lurralde Antolamendu, Garraio eta Garapen Iraunkorreko Arloko burukide María Eugenia Arrizabalagak  argi eta garbi esan du  gaur  Eusko Jaurlaritzak Etxebizitzaren Estatuko Legearen aurka Konstituzio Auzitegian aurkeztu duen helegiteak "ezker-eskuin dialektikarekin zerikusirik ez  duela"; izan ere, hainbaten asmoa da euskal hiritargoa gai horrekin nahastea. Sabin Etxean eman duen prentsaurrekoan, Arrizabalagak adierazi du errekurtsoaren benetako zioak direla, batetik, euskal autogobernuaren defentsa egitea  “hori delako herri honetako gehiengoaren borondate demokratikoa eta frogatuta dagoelako autogobernuak mesede egiten diela hemengo herritarrei, beren bizitza hobetuz”  eta EAJ-PNVk dituen “zalantzak” bestetik, araudi hau indarrean jartzeak ekarriko dituen ustezko onuren inguruan. “Hori da ekarri duen ondorio bakarra, bilatzen denaren kontrakoa,hau da, alokairurako merkatua sustatzea dena, alegia”, ohartarazi du ordezkari jeltzaleak.

EAJ-PNVk Etxebizitza Legearen kontra defendatzen duen jarrerak ezkerra eta eskuina dialektikarekin zerikusirik ez duela argi eta garbi geratu da “paradoxikoki, ERC alderdiak berak, aipatutako legearen alde bozkatu zuenak, azkenean bat egin duelako legeari helegitea jartzeko Junts-ek adierazitako asmoarekin, hain zuzen ere, eskumenak lotsagabe zapaltzen dituelako lege espainiarrak. Horretaz haratago, BNGk ere erreparoak jarri zizkion etxebizitza-politikan legeak eragiten duen birzentralizazioari, eta abstenitu egin zen. CUPek eta guzti bozkatu zuen aurka, eta ezin esango du inork eskuinekoa denik”, ziurtatu du Arrizabalagak. Burukidearen iritsiz gezurretan ari da, nahita eta larriki gainera, EAJ Espainiako Etxebizitza Legearen aurka duen jarrerak "tenkatutako eremuak" izendatzearekin zerikusia duela dioena . “Ez da egia”, adierazi du Arrizabalagak “EAJ-PNVk ondo ikusten ditu alokairuen prezioak kontrolpean mantentzeko neurriak. Ez dago alokairuak mugatzearen aurka. Ez daukagu arazorik muga ezartzeko”, esan du. “Izatekotan, zalantza sortzen zaigu, gaia planteatzen den eragatik, neurria eraginkorra izango ote den. Oraingoz, ikusi den gauza bakarra da Estatuko Legeak zer eragin izan duen: etxejabeek utzi egin diote, neurri handi batean behintzat, ohiko etxebizitzatarako alokatzeari, eta horren ordezko irteerak bilatzen dituzte, adibidez, sasoiko alokairuak eskaintzea – preziotan inolako mugarik gabeak-. Berez, EAJ-PNVk ondo ikusten ditu alokairuen prezioak kontrolpean mantentzeko neurriak . Ez dago alokairuak mugatzearen aurka. Ez daukagu arazorik muga ezartzeko”, esan du. “Arazoa da, batetik, Hiri Alokairuen Legearen aldaketa batez ezar zitekeela, ongi asko, hori bai baita Estatuari dagokion eskumena. Baina Gobernu espainiarrak nahiago izan zuen Etxebizitza Lege baten barruan bildu, makina bat gaitan bere eskumenaren mugak gainditzen dituena, Estatuaren mugak itxuragabe gaindituz Euskadiren gauzetan muturra sartzeko”. Baina eskumenei buruzko ezbaitik harago, EAJ-PNVk uste du Espainiako Etxebizitza legeak mugatu egiten duela euskal erakundeek etxebizitza politika propioak garatzeko duten gaitasuna, azken 45 urteotan Estatukoak baino eraginkorragoak direla egiaztatuta geratu den arren. “EAJ-PNVk dio, gaur gaurkoz ez dagoela beste autonomia erkidegorik euskal etxebizitza-politika adinakorik duenik, hemengo etxebizitza-politika askoz eraginkor eta egokiagoa dela. Hala ere badakigu oraindik asko dagoela egiteko, asko. Politika aitzindariak dauzkagu, adibidez, etxebizitzarako eskubide subjektiboa, errentak familien diru-sarreren %30era mugatzea, alokairuko etxebizitza publikoaren nagusitasuna, emantzipaziorako laguntza onartu berria, eta abar. Eta orain, jo dezagun aurrera. Bestelako irtenbideak bilatu beharra daukagu. Horretarako, Eusko Alderdi Jeltzalean hauteskunde egitaraua egiten ari gara, erantzun berriak emango dituzten neurriekin, baita euskal gaztedi langilearentzat ere, kontuan izanik etxebizitzarako eskubide subjektiboa aitortzeko egun aurreikusitako maila gainditzen duten diru-sarrerak dituztela hainbat gazte langilek”, ziurtatu du.

Arrizabalagak ziurtatu duenez “Harridura eta frustrazioa” sortzen du zenbait alderdik, adibidez, EH Bilduk, “subiranistak direla esan eta nahiago dutelako etxebizitzako gure eskumena kentzearen alde jarri, demagogiari haizea emanez, eta jardun arin eta ideologizatua harrotuz; zertarako-eta, alderdi abertzale bat, Eusko Alderdi Jeltzalea, jo eta ke `eskuin´ aldean kokatzen ahalegintzeko, eta sasi-gatazka bat, gezurrezkoa eta populista, sortzeko. Horra nazio honetarako izan litekeen politika klaserik txarrena”.

 “EAJren politika ez da PPrena, eta hori argi eta garbi utzi dugu aspalditik”, adierazi du burukide jeltzaleak. “EAJk ere ez du bat egiten EH Bilduren asmo zentralistekin ere. Euzko Alderdi Jeltzalearen, Junts-en, ERCren, BNG edo CUP beraren posizio politikoa ikusita, galdera da: zer zor dio EH Bilduk PSOEri tamaina honetako lagapena egiteko?  Badirudi EH Bilduk erraztasun handiz aldatu duela Euskal Nazioaren subjektu politiko izaeraren eta bere eskumen esparruaren defentsa soberania espainiarraren nagusitasunaren truke, beti ere `espainol guztion´ berdintasunaren premisan, hori bai”, amaitu du Arrizabalagak .

 

Interesatu Zaitez