Euskal Taldeak Espainiako gobernuari exijitu dio “hitz onetatik neurri zehatzetara” igarotzea, Mecanerreko lanpostuak defendatzera begira

Idoia Sagastizabal diputatu jeltzaleak Yolanda Díaz Bigarren presidenteorde eta Lan eta Gizarte Ekonomiako ministroari aurpegiratu dio enpleguak ziurtatzeko gaitasunik ez duela ziurtatu izana, eskumenik eza argudiatuz, Gobernu zentralak Europako Funtsetatik 68 milioi euro txertatu dituenean Stellantis enpresa-taldean, non Urdulizko lantegia integratuta dagoen eta iraungitzeko EEE bat planteatu baita

Euskal Taldeak Espainiako gobernuari exijitu dio “hitz onetatik neurri zehatzetara” igarotzea, Mecanerreko lanpostuak defendatzera begira 07Otsaila 07 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Euskal Taldeak Espainiako gobernuari exijitu dio “hitz onetatik neurri zehatzetara” igaro dadila Mecanerreko 150 lanpostuak defendatzeko. Gaur Kongresuan egin den kontrol bilkuran, diputatu jeltzale Idoia Sagastizabalek galdera bat planteatu nahi izan dio Bigarren presidenteorde eta Lan eta Ekonomia Sozialeko ministro Yolanda Díazi, zeinaren bidez Exekutibo zentralari txarretsi baitio Urdulizko lantegian, Bizkaian, lanpostuak ziurtatzeko gaitasunik ez duela esan izana, Europako Funtsen 68 milioiak Stellantis enpresa-taldean sartu dituenean. Talde honetako parte da Urdulizko lantegia eta egun planteatzen ari da iraungitzeko enplegu-erregulazio espedientea (EEE).

Bilkuran hitza hartu duenean, Sagastizabalek azpimarratu du euskal erakundeak “ari direla” dagoeneko enpresaren itxiera eragoztera begira “inbestitzaileren bat identifikatzen”, baina ildo beretik azaldu duenez “ezin dute deslokalizazioetarako araudia aplikatu Stellantisi dirulaguntzarik eman ez diotelako”, Espainiako gobernuak ez bezala. Zentzu berean diputatu jeltzaleak azaldu du Estatuko administrazioak “eskumenak dituela egoera hau eragozteko”. Diazek "inolako konpromisorik hartu" nahi ez duela ikusita, Sagastizabalek ironiaz azpimarratu du aurreko batzuetan Estatuak ez duela zalantzarik izan “komeni zaienean eskumen autonomikoak inbaditzeko".

"Europako Funtsekin finantzatutako inbertsioek produkzio-eraldaketarako eta lan-gaitasunerako balio behar dute, eta ez industriak ixteko, ezta langileak ordezkatzeko ere", esan du Sagastizabalek, eta, amaitzeko berriz ere kritikatu du Europako Funtsen eta Ekonomia Berreskuratu eta Eraldatzeko Proiektu Estrategikoen "diseinu zentralizatua".

Interesatu Zaitez