EAJ-PNVk Paralimpiadetan Down sindromea duten pertsonentzako kategoria espezifikoa sor dadin egin dituen gestioez galdetuko dio Espainiako Gobernuari

María Dolores Etxanok eskatuko du, beste behin, kategoria generiko batean sartuta egoteak dakarren diskriminazioarekin amaitzea, horrek ia ezinezko egiten baitie eskatutako markak eskuratzea

EAJ-PNVk Paralimpiadetan Down sindromea duten pertsonentzako kategoria espezifikoa sor dadin egin dituen gestioez galdetuko dio Espainiako Gobernuari 14Abenduak
2023
2023 AbenduaK 14 |
Senatua

PARTEKATU

Maria Dolores Etxano EAJ-PNVko senatariak Paralimpiadetan Down sindromea dutenentzako kategoria espezifikoa sor dadin Kirol Kontseilu Gorenak eta Espainiako Batzorde Paralinpikoak zein urrats eman dituzten Nazioarteko Batzorde Paralinpikoaren aurrean galdetuko dio asteartean Pilar Alegria Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol ministroari.

Down sindromea duten atletentzako kategoria propioa sortzea askotan eskatu du Euskal Talde Parlamentarioak. Helburua da pertsona horiek sufritzen duten diskriminazioarekin amaitzea, kategoria generiko batean egoteak ia ezinezko egiten dielako Jokoetan parte hartzeko behar diren markak eskuratzea. Senatuan, EAJ-PNVk behin baino gehiagotan aurkeztu ditu idatzizko galderak, eta, 2020an, Goi Ganberak aho batez onartu zuen EAJ-PNVk bultzatutako mozio bat, Espainiako Gobernuari Nazioarteko Batzorde Paralinpikoari kategoria espezifiko hori sortzea eskatzeko.

Interesatu Zaitez