Joseba Agirretxea izan da aukeratua, berriz ere, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Batzordeko buru

Kongresuak gaur eratu ditu iragan asteko osoko bilkuran onetsi ziren 28 batzorde iraunkorrak

Joseba Agirretxea izan da aukeratua, berriz ere, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Batzordeko buru 04Abendua 04 |
Kongresua

PARTEKATU

Joseba Agirretxea diputatu jeltzalea aukeratu dute Kongresuko Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Batzordeko buru. Agirretxeak kargu berbera bete zuen aurreko legealdian, eta parlamentuko taldeen ordezkariei eskatu die lan dinamika azken lau urteetakoaren berdina izatea, “eredugarri izan baita errespetuagatik eta konpromisoagatik”. “Sarritan ahazten dugu batzorde honek erantzuten diela lurrean eta itsasoan ari diren pertsonen beharrei,eta uste dut kalitatezko elikagaiak izan ditzagun eta gure aniztasunaren oreka iraunkorrari eutsi diezaiogun egiten duten lana aintzat hartzeko moduko besteko garrantzia duela horrek“, ziurtatu du.

Kongresuak 23 batzorde legegile eta 5 batzorde ez legegile eratu ditu gaur, iragan asteko osoko bilkuran onetsi zirenak. Osatzeke daude oraindik Kongresuak eta Senatuak partekatzen dituen batzorde mistoak.

 Gaur eratuta geratu diren batzordeen arabera, Aitor Esteban, Euskal Taldearen bozeramailea,ordezkari jeltzalea izango da Kanpo gaietarako batzordean eta Erregelamendu batzordean, Mikel Legarda, Taldearen bozeramailearen ondokoa, gai juridikoetarako eta segurtasun gaietarako arduraduna izango da eta, beraz, bozeramaile izango da Konstituzio, justizia, Barne eta Defentsa batzordeetan, besteak beste. Maribel Vaquero bozeramaile izendatu dute Osasun, Garraio, eta Giza Eskubideen arloetako batzordeetan. Joseba Agirretxea izango da Hezkuntza, Kultura, Berdintasun eta Nekazaritza gaietarako bozeramailea. Idoia Sagastizabalek, bere aldetik, bere gain hartuko ditu ekonomia eta ogasun arloko gaiak.

Hala geratu dira , beraz, Euskal Taldeko diputatuen bozeramailetzak Kongresuan eratu berri diren batzordeetan:

Aitor Esteban: Kanpo Arazoak; Erregelamendua.

Mikel Legarda: Konstituzionala; Justizia; Defentsa; Barne Arazoak; Lurralde Politika; eta Kalitate Demokratikoa.

Maribel Vaquero: Osasuna; Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria; Giza Eskubideak eta Kontsumoa; Etxebizitza eta Hiriko Agenda; Garapenerako Nazioarteko Lankidetza; Gazteria eta Haurtzaroa; Desgaitasun arloko Politika Integralak; Eskariak; Bideetako Segurtasuna. 

Joseba Agirretxea: Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirolak; Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura; Kultura, Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateak; Berdintasuna; Diputatuaren Estatutua; Genero Indarkeriaren inguruko Estatu Ituna.

Idoia Sagastizabal: Ogasuna eta Funtzio Publikoa; Aurrekontuak; Lana, Ekonomia Soziala, Gizarteratzea,Gizarte Segurantza eta Migrazioak; Industria eta Turismoa; Trantsizio Ekologikoa eta Erronka Demografikoa; Ekonomia; Merkataritza eta Transformazio Digitala; eta Toledoko Ituna.

Interesatu Zaitez