Andoaingo euskararen erabilera esparrua zabaltzea lehentasunezkoa da EAJ-PNVrentzat

Txitxu Ruiz: "Andoain aitzindari izan da Euskaraz barra barra marka bateratuaren aterkipean euskaraz hitzegiteko guneak identifikatzen, 2022an ekimena martxan jarri genuenetik 61 merkatari eta ostalarik egin dute bat"

Andoaingo euskararen erabilera esparrua zabaltzea lehentasunezkoa da EAJ-PNVrentzat 03Abendua 03 |
Andoain

PARTEKATU

Euskararen egunaren ospakizunaren testuinguruan, EAJ-PNVk Andoaingo euskararen erabilera esparrua zabaltzearen beharra aldarrikatu du. Txitxu Ruiz zinegotziaren iritziz "espazio estrategikoetan euskararen presentzia areagotzea lehentasunezkoa da, haren ezagutza sustatuz eta haren erabilera bultzatuz, herriko hizkuntza paisaia aberastea lortu behar dugu".

Ruizek gogorarazi du "EAJ-PNVren eskutik Andoain aitzindari izan dela Euskaraz barra barra marka bateratuaren aterkipean euskaraz hitzegiteko guneak identifikatzen, 2022an ekimena martxan jarri genuenetik 61 merkatari eta ostalarik egin dute bat". Markaren aurrekarietan eta pilotajean, Andoain herri sustatzaileetako bat izan da, Donostia eta Laudiorekin batera, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoaren gidaritzarekin.

Jeltzaleen ustez, euskararen kontrako eraso ugari ematen ari den garaiotan, ezinbestekoa da hizkuntzaren erabilera normalizatua bermatzea. Horregatik, espero dute, Basteron tokiko merkatari eta ostalariei egindako aitortza izan dadila, andoaindarrentzat pizgarri, eta euskararentzat biziberritzeko aukera berri.

Interesatu Zaitez