Getariako EAJ-PNVk ezetza eman die udaleko 2024ko aurrekontuei EH Bilduren transparentzia ezagatik

Gardentasun falta izan da arrazoia: “aurtengo aurrekontuetan 1.000.000€ zorpetuko da udala eta ez dakigu zehazki zor hori zertarako erabiliko den, proiektua eskatu dugu behin eta berriz.

Getariako EAJ-PNVk ezetza eman die udaleko 2024ko aurrekontuei EH Bilduren transparentzia ezagatik 01Abendua 01 |
GETARIA

PARTEKATU

Aurreko astearteko udal batzarrean, 2024ko aurrekontuak izan ziren hizpide eta Getariako EAJ-PNVko 5 zinegotziek ezezko botoa eman zioten, gardentasun eza eta informazio falta egotziz EH Bilduren gobernuari.

Iosu Mugica bozeramalearen hitzetan “ “Larria iruditzen zaigu aurtengo aurrekontuetan 1.000.000€ zorpetuko dela udala eta ez dakigula ezer Kiroldegiko estalpeari buruz, zirriborro, aurreproiektu edo proiektua eskatu dugu behin eta berriz eta ez digute ezer bidali. Aldi berean, gaztetxea lekualdatzearen eta entsegu lekuaren inguruko proiektua behin eta berriz eskatu dugu eta ez digute bidali. Modu honetan lankidetza zentzudun bat egitea ezinezkoa da, horretarako oinarrizkoa baita  bi alderdiek negoziatzeko informazio berdina izatea. Jarrera hauek ordea,  oposizioaren lana oztopatzeaz gain, proiektu komun bat bideratzea ezinezko egiten du.”.

EAJ-PNVrentzat  lekuz kanpo daude udal batzarren EH Bildutik esandakoak. Bozeramailearen hitzetan “proiektuak ez bidaltze erabaki genuen, eguneratu gabe zeudelako”  zinegotzi bezala informazio izateko dugun eskubidea kenduz. Baita ere, alkateak esandakoa “Euskal Herria  osoan eta Getariako historian lehen aldia da aurrekontuei proposamenik ez zaiela  egin” hau horrela ez denean, eta adibideak ugari daude bere alderditik hasita (EH Bildu).

Bozeramaile jeltzaleak  gogorarazi du ““EAJ-PNVek ia herriaren erdia ordezkatzen du eta 5 zinegotzi dauzka, baina askotan edozein herritarrek informazio gehiago du, edo zuzenean guk ez dugun informazioa izaten du”.

Horregatik, EAJ-PNVek  merezi duen errespetu demokratikoa eskatzen du eta ezezkoa bozkatu zuen.

Beste lehentasun batzuk ditu EAJ-PNVren proiektuak

Jeltzaleek adiera dutenez, 2024ko aurrekontuek ez dute beraien proiektu politikoa islatzen eta horrela ezin dute bere egin. Hau esanda, beren lehentasunak hurrengoak dira:

1. Eskolako fatxada berritzearen obrarekin hasi eta jangelako egokitzapen akustikoak egitea.

2. Gaztetapeko Surf lokala handitzea.

3. Santapeko pasealekuko (Elkano monumentutik Malkorbe aldapako hasierara) segurtasuna bermatzea.

4. Irisgarritasuna bermatu  Malkorbetik - Bista Onara,  igogailu baten bitartez.

5. Aldamar parkearen egokitzea,  bulegoek dituzten ur filtrazio eta kondentsazioak konpontzea eta parkean komun autogarbigarria jartzea.

6. Caritas udalaren diru laguntzen plan estrategikoan sartzea.

7. Etorkizuneko Musikaren Etxea zehazteko prozesu bati ekitea.

Ezinezkoa da EAJ-PNVrentzat, Getariako herritarrekin hartutako konpromiso eta proiektuak exekutatzea udal gobernuak eginiko proposamenarekin.  Horrez gain, EH Bilduk  prentsa bidez publiko egin zuen  EAJrekin  adostasuna  lortzea zuela helburu baina ekintzek erakutsi duten bezala, hitz hutsak besterik ez dira izan, horrela ezintzezkoa baita.

Interesatu Zaitez