EAJ-PNVk Debabarreneko ekonomia eta gizartea suspertzea eta 24-26 milioiko erakunde arteko plana egitea babesten du

Legebiltzarrak onartu egin du eskualde hau suspertzeko Euzko Abertzaleak eta Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak talde-parlamentarioek bultzatutako ponentziaren txostena. Dokumentu hau bi urtez landu da, eta Ganberan 37 agerraldi baino gehiago egin dira

EAJ-PNVk Debabarreneko ekonomia eta gizartea suspertzea eta 24-26 milioiko erakunde arteko plana egitea babesten du 16Azaroak
2023
2023 AzaroaK 16 |
Eusko Legebiltzarra
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Eusko Legebiltzarrak gaur goizean onartu du Debabarrena eskualdea suspertzeko lantaldeak egindako ponentzia, EAJ-PNVk PSErekin batera bultzatutako ponentzia. Azken dokumentuak legebiltzar-arkua osatzen duten indar gehienen babesa eta ekarpenak izan ditu, eta 2 urtez landu da, Ganberan 37 agerraldi eginez, inguruko sektore eta eragile desberdinekin.

EAJ-PNVk berretsi egin du Debabarreneko ekonomia eta gizartea suspertzearen aldeko apustua, eta erakundeen arteko plan estrategiko bat egiteko beharra babestu du, gehienez ere 6 hilabeteko epean idatziko dena. “Plan honetan, enpresen eta eskualdearen lehiakortasuna mantentzeko eta bultzatzeko balioko duten eta epe ertainean gauza daitezkeen proiektu traktoreak definitu beharko dira. Helburua kohesio ekonomiko eta soziala bermatzea izan behar da”, azaldu du Alaitz Zabala legebiltzarkide jeltzaleak. Plan honek beharrezko finantzaketa errealista izan beharko du. Zenbateko ekonomikoa 24-26 milioi eurokoa izango da gutxienez, ponentziaren arabera.

“Estrategia horrek guztiak bultzada ekonomiko eta eraldaketa sozialaren izaera izan beharko du. Inklusioa eta aukera-berdintasuna bilatu beharko ditu, eta genero-ikuspegia eta jasangarritasuna zeharkako elementu gisa txertatu. Halaber, beharrezkoa izango da ekintza eraldatzaileak, dibertsifikatzaileak eta nazioartekoak diseinatzea, 4.0 industriaren aldeko apustua argi eta garbi eginez”, Zabalak nabarmendu duenez.

Debabarreneko eskualdeak Bizkaiko Mallabia eta Ermua eta Gipuzkoako Eibar, Soraluze, Mendaro, Mutriku, Deba eta Elgoibar hartzen ditu. Historikoki industriala izan da, makina-erremintaren sektorean tradizio handikoa, eta bere garapenean eragin handia duen orografia eta kokapena ditu. Debabarrenak zahartzeari eta sektore batetik (industria) beste batzuetara (zerbitzuak) igarotzeari egin behar dio aurre. Herri bakoitzak, gainera, bere ezaugarriak ditu.

Interesatu Zaitez