Estebanek Sánchezi gogoratu dio EAJ “zorrotza” izango dela autonomietako eskuduntzekiko errespetuari dagokionez

Hautagai sozialistaren diskurtsoa entzundakoan, Euskal Taldeko bozeramaileak esan duenez “hutsegitea litzateke nork bere agendak inposatzen saiatzea”, eta gogora ekarri du jeltzaleekiko akordioan Sánchezek etorkizuneko autogobernuan aurrera egitea hitzeman duela

Estebanek Sánchezi gogoratu dio EAJ “zorrotza” izango dela autonomietako eskuduntzekiko errespetuari dagokionez 15Azaroak
2023
2023 AzaroaK 15 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Euskal Taldeko bozeramaile Aitor Esteban arratsaldeko lehen orduan atera da Kongresuan Pedro Sánchezek  Espainiako gobernuko presidentetzarako egin duen diskurtsoaren lehen balorazioa egiteko. “Sánchezek hainbat gai garrantzitsu iragarri ditu eta batzuetan aitortu du Autonomia Erkidegoen eskuduntzetan sartzen dela. Iragarpen batzuekin ados egon gaitezke, baina gogora ekarri nahi dut gurekin izenpetu duela Autonomia Erkidegoetako eskuduntzak errespetatuko dituela. Eta hor ziurtatu ahal dizuet EAJ-PNV zorrotza izango dela, bakarrik geratu arren, Hemiziklo honetan hainbatetan gertatu izan den bezala”, esan du Estebanek. “Hautagaiak izenpetutakoa betetzea exijituko dugu” ziurtatu du Estebanek autogobernuaren defentsaz eta Gernikako Estatutuan jasotzen diren eskuduntzez.reea

Hedabideetako profesionalen aurrean egin duen agerraldian, Estebanek era berean nabarmendu duenez “hutsegitea litzateke gainerako kideen agendekin talka egiten duten agendak inposatzea”, eta deitoratu du berraukeratzera aurkezten den hautagaiak EAJ-PNVrekin eta Kataluniako alderdiekin etorkizunera begira hitzeman duen autogobernua aipatu ez izana. Jeltzaleen eta sozialisten artean aurreko astean Andoni Ortuzarrek eta Pedro Sanchézek inbestidurarako izenpetu zuen akordioan jasotzen da, gogoratu duenez,  naziotasunaren aitortzaz, aldebitasunaz eta forutasunaren berme eta edukiez hitz egiteko konpromisoa: “Espero dut hau dena betetzea eta kontuan hartzea, eta diskurtsoaren parte izatea. Eta hala ez bada,benetan esaten dizuet egon egongo dela, izenpetutako akordioaren parte delako”.

Azkenik, Estebanek gogora ekarri du Sánchezek Amnistiari buruzko lege Proposamenaz: “Ondo defendatu du eta uste dut , gainera, PSOEk planteatu duen testua norabide onean doala, politikoki zein juridikoki”.

Euskal Taldeko bozeramaileak, aurreikusita dagoenez, bihar bertan hartuko du hitza Kongresuko tribunan, Pedro Sánchezen inbestidurarako osoko bilkuraren bigarren saioan.

 

Interesatu Zaitez