Loiolako kuartelak Donostiari saltzea erabaki izana balioetsi du EAJ-PNVk, Euskal Taldeak Espainiako gobernuarekin adostutakoa dela nabarmenduz

Ministroen kontseiluak gaur onartu du Loiolako kuartelak besterentzea, EAJ-PNVrekin 2021eko Estatuko Aurrekontu Orokorren negoziaketen barruan hitzartutakoa betez. Azken pausu hau mugarri garrantzitsua izango da Donostiaren etorkizunerako

Loiolako kuartelak Donostiari saltzea erabaki izana balioetsi du EAJ-PNVk, Euskal Taldeak Espainiako gobernuarekin adostutakoa dela nabarmenduz 07Azaroa 07 |
Kongresua

PARTEKATU

Ministroen Kontseiluak gaur onetsi du Loiolako kuartelen lursaila Donostiako Udalari saltzea, 2021rako Estatuko Aurrekontu Orokorren negoziaketaren barruan Estatuko gobernuak EAJ-PNVrekin adostutakoa betez. Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaile Aitor Estebanek ziurtatu zuen Margarita Robles Defentsa ministro andrearekin lursail hau lortzeko egin behar izan ziren negoziaketak “intentsuak” izan zirela eta Vox-ek operazioa auzitegietan geldiarazteko ahalegina egin zuen arren, gaur gaurkoz esan daiteke eman dela dagoeneko Donostiaren etorkizunerako berebizikoa izango den urratsa. Estebanen esanetan azken pausu honek agerian jartzen du “EAJ-PNVk etxebizitza alorrean praktikatzen duen politika erreala”.

Udalak lursaila besterentzeko Defentsa Ministerioarekin adostu duen akordioak 73 milioi euroko prezioa ordaintzea aurreikusten du. Eneko Goia hiriko alkateak azaldu zuenez, horrek aukera emango du 17,5 hektarea erosteko 1500tik 1700ra etxebizitza berri eraikitzeko, bestelako ekipamendu eta berdeguneez gain. Operazio honekin berreskuratuko da erabilera militar pribatua eman zaion lursaila, eta Donostiari aukera emango dio Urumearen inguruetan hedatzen jarraitzeko.

Akordio hau da talde lanaren emaitza eta agerian jartzen du herritargoaren bizimodua hobetzera begira EAJ-PNVk praktikatzen duen erakunde arteko lana.

Interesatu Zaitez