Euskal Estatistika Planaren legeak Euskadirentzat etorkizun jasangarria eraikitzen lagunduko duela nabarmendu du EAJ-PNVk

Jon Andoni Atutxa legebiltzarkidearen ustez, plan honekin "Euskadi hobeto prestatuta egongo da etorkizun oparoago baterantz ezagutza eta konfiantza handiagoarekin aurrera egiteko"

Euskal Estatistika Planaren legeak Euskadirentzat etorkizun jasangarria eraikitzen lagunduko duela nabarmendu du  EAJ-PNVk 09Azaroak
2023
2023 AzaroaK 09 |
Berria
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Eusko Legebiltzarrak 2023-2026 Euskal Estatistika Planaren lege-proiektua onartu du ostegun honetan. Lege-proiektua lau urtean behin berritzen da, eta mugarri garrantzitsua da Euskadirentzat etorkizun informatuagoa eta jasangarriagoa lortzeko bidean.

Jon Andoni Atutxa EAJ-PNVko legebiltzarkidearen arabera, estatistika plan hau funtsezkoa da Euskadin erabaki informatuak hartzeko. “Ematen dituen datu fidagarri eta zorrotzak funtsezkoak dira gure herriaren garapen estrategikorako, hainbat alderditan”, azaldu du.

2023-2026 Euskal Estatistika Planak, izaera teknikoa duen arren, zeregin kritikoa du, funtsezko arloetan estatistikak ematen baititu. Gainera, legebiltzarkide jeltzaleak gaineratu du demografiatik industria eta hezkuntzaraino datu horiek direla gure etorkizuna erakunde publikoetatik edo sektore pribatutik eraikitzeko oinarria. “Informazio zehatzik gabe, gure politikek eta erabakiek ez lukete aurrera egiteko beharrezko oinarria izango”, esan du.

Ildo horretan, plan hau funtsezko tresna da Euskadiren garapen jasangarrirako eta oparotasunerako. Hala, Jon Andoni Atutxak azpimarratu du datuen kalitatea eta gardentasuna direla gure lana gidatzen duten printzipioak. “Estatistika fidagarrien bidez soilik egin diezaiekegu aurre egungo eta etorkizuneko erronkei, sendotasunez. Ezinbesteko tresna dira erabakiak hartzeko informazio zehatzaren oinarri batekin”, esan du.

Atutxak gogorarazi du lehen Euskal Estatistika Legea 1986koa dela, eta, beraz, "dagoeneko finkatuta dagoen plan bat izan arren, eguneratu beharra dago, errealitate sozial berriei eta planari berari eragin diezaioketen lege-aldaketei behar bezala erantzuteko"; eta, azkenik, nabarmendu du 2023-2026 Euskal Estatistika Plan honekin "Euskadi hobeto prestatuta egongo da etorkizun oparoago baterantz ezagutza eta konfiantza handiagoarekin aurrera egiteko", amaitu du.

 

Interesatu Zaitez