EAJ-PNVk leporatu dio EH Bilduri Fernando Buesa eta Jorge Díez Elorzaren memoriaren aurkako erasoen aurrean “beste aldera begiratzea”

EH Bilduren ezezkoak eragotzi egiten du Gasteizko Udalaren adierazpen instituzional bat onartzea, non erasoa gaitzetsi eta salatzen zen, familiei elkartasuna helarazten zitzaien eta biktimen memoria bizirik mantentzeko konpromisoa berresten zen

EAJ-PNVk leporatu dio EH Bilduri Fernando Buesa eta Jorge Díez Elorzaren memoriaren aurkako erasoen aurrean “beste aldera begiratzea” 06Urriak
2023
2023 UrriaK 06 |
Gasteiz
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

EAJk, Fernando Buesaren eta Jorge Diezen omenezko hilobiaren eta monolitoaren aurkako erasoen aurrean "beste aldera begiratzea" leporatu dio EH Bilduri. EAJk deitoratu egin du EH Bilduk horrelako ekintzak gaitzesteko beste aukera bat galdu izana.

EH Bilduren ezezkoak eragotzi egin du Gasteizko Udalean erasoak gaitzesteko eta salatzeko adierazpen instituzional bat aurrera egitea, Gasteizko Osoko Bilkuraren elkartasuna familiei helarazteko eta biktimen memoria bizirik mantentzeko konpromisoa berresteko.

"Oroimena duen gizarte baten alde lan egingo dugu, pertsona guztien giza eskubideak errespetatzen dituen gizarte baketsu eta aske baten alde" adierazi du Beatriz Artolazabal EAJ-PNVren Gasteizko udal taldeko bozeramaileak. "Fernando Buesaren eta Jorge Díezen omenezko hilobian eta monolitoan gertatutakoak bezalako pasarteek gure gaitzespen kementsua baino ez dute merezi. Iraganeko jarrera horiek ez dira hiri honetan behar dugun elkarbizitzarako bidea "– gaineratu du.

Alkateorde jeltzaleak "memoriadun etorkizuna" sustatzeko konpromisoa adierazi du. "Ez dut ulertzen nola gizarte honen zati bat ordezkatzen duen talde batek beste aldera begiratu dezakeen. EH Bilduk historiaren alde egokian kokatzeko aukera galdu du "– adierazi du Artolazabalek.

Interesatu Zaitez