“Ona da lortu dugun aho bateko adostasuna baina erreforma fiskalari heltzean ondo neurtu beharko ditugu haren eraginak ekonomian eta zerbitzu publikoetan", dio EAJ-PNVk

“Zerga erreformarako ezinbestekoak izango dira informazioa, oreka eta epe luzeko begirada, eta soberan dogmatismoak eta etorkizuna arriskuan jarriko luketen politika fiskalak”, ohartarazi du Maria Eugenia Arrizabalaga bozeramaile jeltzaleak

“Ona da lortu dugun aho bateko adostasuna baina erreforma fiskalari heltzean ondo neurtu beharko ditugu haren eraginak ekonomian eta zerbitzu publikoetan 20Irailak
2023
2023 IrailaK 20 |
Gipuzkoa

PARTEKATU

Erreforma fiskalaz Batzar Nagusietako bost talde politikoak bat etorri izana “pozgarria da, ez ohikoa baita“, adierazi du Maria Eugenia Arrizabalaga EAJ-PNVko batzarkideak. Eta berehala ohartarazi du ezinbestekoa dela “fiskalitatean, oreka eta begirada luzea izatea, hori ahazten duen politika fiskalak biharko diru gehiago lortuko duelako agian, baina etzikoa eta etzidamukoa arriskuan jarriz”.

“Fiskalitateak oso kontutan hartu behar du gure ekonomia erreala” eta, beraz, batzar nagusietako “hormetatik kanpo dauden autonomo, lehen sektore, industria eta enpresen jarduerarako zerga sistemak sortzen duen giroari ere begiratu behar zaio”, azpimarratu du EAJko batzarkideak, horiei bultzatzeko zerga sistemak eragingo duelako “Gipuzkoako enpresen lehiakortasuna” eta “gipuzkoarrek era duinean bizitzeko behar dituzten kalitatezko lanpostuak”, hortik “aberastasuna sortzeko eta, desberdinkeria sozialei aurre eginez, gero banatzeko“, “horrela bakarrik bermatuko direlako herritarrek eskatzen dituzten zerbitzu publiko eta gizarte prestazio onak ordaintzeko dirutzak”. Horren “erantzukizuna, denona” dela esan du.

EAJ-PNVko bozeramaileak dioenez ez dago errealitateari ezikusiarena egiterik. “Erreformari ekiteko ezinbestekoa izango dugu informazioa eta soberan, dogmatismoa”; “ezinbestekoa, lurralde historikoen arteko harmonizazioa eta soberan, kornerra, txokokeria”; “ezinbestekoa fiskalitate bidezko, progresibo eta solidarioa markatzen digun iparrorratza –beti aktibatuta eduki duguna–, orain eta datozen urteetan Gipuzkoari eta gipuzkoarrei ongizatea ekarriko dien fiskalitate egoki bat lortzeko”, amaitu du Maria Eugenia Arrizabalaga jeltzaleak.

Interesatu Zaitez