Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak eta erbestean dagoen Generalitateko presidenteak topaketa ofiziala egin dute gaur, bi ordu eta erdiko tarte batez, Joseba Aurrekoetxea burukidearekin eta Junts-en idazkari nagusi Jordi Turull-ekin
Euzkadi Buru Batzarraren presidente, Andoni Ortuzar, eta Carles Puigdemont, erbestean dagoen Kataluniako Generalitateko presidentea, Waterloon (Belgika) batzartu dira gaur goizean, EAJ-PNV eta Junts alderdien arteko harremanak estutzeko eta uztailaren 23ko Hauteskunde Orokorrek Espainiako Estatuan utzi duten egoera politikoa aztertzeko. Duela gutxi hautestontzietatik igaro izanak eta Euskadiko eta Kataluniako herritarrek adierazitako borondateak erabakigarri bihurtu dituzte bost diputatu jeltzaleen eta Junts-eko zazpi diputatuen botoak,Espainiako Gobernua osatzeko orduan. Bileran, Ortuzarrek eta Puigdemont president-ak partekatu dutedute EAJ-PNVk eta Junts alderdiak prozesu garrantzitsu horri aurre egiteko momentuan defendatzen dituzten jarrerak eta itxaropenak. Gaur goizeko bilera bi ordu eta erdiz luzatu da, Kataluniako buruzagiak Belgikan duen egoitzan, eta Ortuzar eta Puigdemonten arteko lehen harreman ofiziala izan da. Joseba Aurrekoetxea EBBrenAntolakuntza Arloko burukideak eta Jordi Turull Junts alderdiko idazkari nagusiak ere parte hartu dute bileran.
“Puigdemont president-ari Waterloon bisita egitea aspalditik geneukan erabakita eta gure agendan jasota, Junts alderdiarekin aldian behin izan ohi dugun harremanen esparruan”, adierazi du Ortuzarrek bileraamaitutakoan. “Oso topaketa adeitsua eta onuragarria izan da. Alde batetik, bi alderdien arteko eta Euskadiren eta Kataluniaren arteko harremanak nola areagotu eta optimizatu dezakegun baloratu dugu. Bestalde, eta logikoa denez, bileraren zati handi bat eman dugu egungo egoera politikoari buruzko gure azterketa partekatzen, kontuan hartuta bi alderdiek U-23ko hauteskundeen ondorioz eta edozein inbestiduratan funtsezko zeregina, erabakigarria, joka dezakegula. Azken finean, gure jarrerak elkarren artean partekatzeko bilera interesgarria egin ahal izan dugu, oraindik hasi ez diren negoziazioei begira”, esan du buruzagi abertzaleak.