Euskal Taldeak Kongresuan galdetu du Bizkaiko aldiriko trenetan udan erregistratu diren 6320 intzidentzia “onartezinen” arrazoiez

Maribel Vaquero diputatuak Espainiako gobernuari zuzendutako galdera multzoa erregistratu du Bizkaiko Renferen Enpresa-batzordeak azken hiru hilabeteetan atzerapen eta ezeztapen kopuru “onartezin” hau salatu ondoren

Euskal Taldeak Kongresuan galdetu du Bizkaiko aldiriko trenetan udan erregistratu diren 6320 intzidentzia “onartezinen” arrazoiez 14Irailak
2023
2023 IrailaK 14 |
Kongresua

PARTEKATU

Euskal Taldeko diputatu andre Maribel Vaquerok galdera multzo bat erregistratu du, Espainiako gobernuak idatzizko erantzuna eman dezan, Renfek Bizkaian aldiriko tren zerbitzuan erregistratu dituen 6320 atzerapen eta ezeztapenen inguruan. “Onartezina da hiritargoari eskaintzen zaion zerbitzu batek sistematikoki halako intzidentzia kopurua izatea”, esan du diputatu jeltzaleak. Vaquerok ekimena aurkeztu du Bizkaiko Renferen Enpresa-batzordeak egoera salatu ondoren.

Egoera “onartezin” honi dagokionez Vaquerok esan bezala “azken urteetan behin eta berriz errepikatu da behar besteko neurriak hartu gabe”, diputatu jeltzaleak gogoratu du Euskadira Aldirikoen transferentziak oraindik “trabatuta” jarraitzen duela” eta “agerian geratu dela autogobernuak kudeaketa hobetzen duela eta euskal gizartearen ongizatea dakarrela”.

Horregatik guztiagatik, Vaquerok galdetu nahi izan du intzidentzien kopuruaz, materialaren antzinatasunaz eta azken 5 urteotan Euskadin egin diren inbertsioez.

GARRANTZITSUA: Estekan ikus daitezke gaur goizean Maribel Vaquerok erregistratu dituen galderak.

Interesatu Zaitez