Loreto Osa: “Motora Mugi sistemaren parte da dagoeneko eta asko izango dira bidaia tarifa merkeagoarekin egiteko aukera izango duten pertsona onuradunak”

Hautagai jeltzalea pozik agertu da gaur goizean Gipuzkoako Ga-rraioaren Lurralde Agintaritzak egindako Osoko Bilkuran baimena eman duelako Pasaiako itsas garraioen zerbitzua MUGIn barnera-tzeko.
Loreto Osa: “Motora Mugi sistemaren parte da  dagoeneko eta asko izango dira bidaia tarifa  merkeagoarekin egiteko aukera izango duten  pertsona onuradunak”
25
Maiatza
PASAIA
PARTEKATU
25 Maiatza | PASAIA

Loreto Osa Pasaiako alkategaiak txalotu egin du gaur goizean Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak argi berdea eman izana Pasaiako motora MUGI sisteman integratzeari. Hilabete honen hasieran, Eider Mendoza EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusirako hautagaiak aurreratu zuen jeltzaleek gogor lan egingo zutela Itxas Zerbi S.L.k kudeatutako zerbitzuan MUGI txartela barneratzeko “erabiltzaileek lehenbailehen mugi txartelarekin ordaintzeko aukera izan zezaten”. “Pasaitarrek egunero erabiltzen duten zerbitzua da motora, San Pedro eta San Juan barrutiak lotzen baititu. Poztu egiten gara ehunka pertsonak egunero MUGI sistemak eskaintzen dituen deskontuak jaso ahal izango dituztelako”, adierazi du Osak.

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak Osoko Bilkura egin du gaur goizean, bereziki, Itxas Zerbi S.L.rekin sinatutako lankidetza-hitzarmena onartzeko, eta hala, bidaiarien itsas bidezko garraio erregularreko zerbitzuan tarifak integratzeko sistema ezartzeko. “Hitzarmen horri esker, erabiltzaileek MUGI txartelarekin ordainduko dituzte joan-etorriak, eta, horrela, sistemaren ohiko deskontuak izango dituzte, baita doako transbordoak, kargen hobariak eta prezioen beherapenak ere”, hautagai jeltzaleak azpimarratu duenez.

Osak gogorarazi du “lorpen handi hori” ez zela posible izango erakundeen arteko lankidetzarik gabe, eta eskerrak eman dizkio, bereziki, Gipuzkoako Foru Aldundiari, tramite hori arintzeko egindako lanagatik, pasaitar askoren ongizatea hobetuko baitu, “zalantzarik gabe”.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ