Eneko Goiak eta Aitor Estebanek Loiolako Kuartelen salerosketa lortzeko egindako elkarlana azpimarratu dute

Donostiako alkate eta EAJ-PNVren berrautaketarako hautagaiak eta Diputatuen Kongresuan EAJ-PNVren bozeramaileak hiriak dituen erronkei buruz hitz egin dute

 Eneko Goiak eta Aitor Estebanek Loiolako Kuartelen salerosketa lortzeko egindako elkarlana azpimarratu dute 04Maiatza 04 |
DONOSTIA

PARTEKATU

Diputatuen Kongresuan EAJ-PNVren bozeramaile Aitor Estebanek eta Donostiako alkate eta EAJ-PNVren berrautaketarako hautagaiak EAJ-PNVk Victoria Eugenia antzokiko Klub aretoan antolatutako topaketan parte hartu dute. Bertan, elkarrizketa bat egin dute, hiriko etorkizunarentzat giltzarri izango diren hainbat gairi buruz.

Topaketa Donostiako udalbatzarrak Loiolako Kuartelen salerosketa finantzatzeko 2023ko aurrekontura aurrekontu-saila gehitzeko erabakia hartu eta ordu batzuetara egin da. Gogoan izan, Loiolako Kuartelen eremuan hirian egingo den garapen garrantzitsuenetakoa izango dela, eta bertan, 1.700 etxebizitza berri eraikitzea aurreikusten dela.

Estebanek eta Goiak aktualitate politikoari buruzko hainbat hausnarketa egin dituzte ehun bat Donostiako ekonomia-, gizarte- eta kultur-eragileren, alderdikideen eta EAJ-PNVk Donostian udal-hausteskundeetara aurkezten duen hautagaien zerrendaren aurrean.

Topaketa laster ikusi ahal izango da gizarte sareetan, eta bien arteko elkarrizketa izan da. Bertan, Diputatuen Kongresuan EAJ-PNVren bozeramaileak eta Donostiako alkateak hiriarentzat giltzarri diren hainbat gairi buruz hitz egin dute, bestak beste segidakoak: zientzia eta ezagutzan erreferente izateko apustu sendoa; edota egunerokotasunean hitz egiten diren enplegua, turismoa, jasangarritasuna edo mugikortasun modu berriak.

Aitor Estebanek Eneko Goia eta bere lan-taldearen lana goraipatu du eta honakoa azpimarratu du: “Donostiak Loiolako Kuartelen eremua hiriarentzat berreskuratu du elkarlanari esker. Berriro ere erakutsi dugu elkarlana ezinbestekoa dela Euskadik, Gipuzkoak eta Donostiak aurrera egiteko”.

Interesatu Zaitez