Eneko Goiak konpromisoa hartu du hurrengo legealdian Miramongo Teknologia Parkearen zabaltzea sustatzeko

Egungo Donostiako alkateak eta berrautaketarako hautagaiak azpimarratu du, parkearen handitzeari esker, Donostia zientzia eta ezagutzan erreferente izateko proiekzioa eta kokapena hobetuko duela

Eneko Goiak konpromisoa hartu du hurrengo legealdian Miramongo Teknologia Parkearen zabaltzea sustatzeko 27Apirila 27 |
DONOSTIA
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Donostiako alkate eta berrautaketarako hautagai Eneko Goiak bere konpromisoa adierazi du, hurrengo legealdian Miramongo Zientzia eta Teknologia Parkearen zabaltzea sustatzeko. Hartutako konpromisoaren berri eman du parkearen Tandem eraikinean Multiverse Computing enpresak duen egoitzara egindako bisitan. Multiverse Computing startup delakoa da, software kuatikoaren aplikazioak egiten munduan liderra da eta, besteak beste, euskal erakundeen babesa izan du bere sorreran.

Goiak esan du, horrelako enpresen, DIPC-aren, Ikerbasque-ren eta dagoen ekosistema osatzen dutenen lana gabe Donostia ez litzatekeela izango erreferente ikerketa, zientzia eta teknologian inbertsioak egiteko. Horren harian, berrautaketarako EAJ-PNVren hauteagaiak nabarmendu du, Donostiak industria-ehun sendoa duela, hain zuzen ere, erakartzeko gaitasuna duen eta 6.000 ikertzaile baino gehiagori lana ematen dion industria-ehuna, eta horrek jartzen duela hiria Europan erreferente.

Azken urteetan Donostiak bere posizionamendua indartu du zientzia eta ezagutzaren hiria bezala. Eta horri esker, I+G+Bn balio handiko jarduerak jartzeko lur eskaerak jasotzen jarraitzen du. Azken adibidea da, EHU / UPVren Ibaetako kanpusean IBMren ordenagailu kuantikoa, mundu osoan dagoen seigarrena, jartzeko iragarpena.

Ildo beretik, Eneko Goiak honakoa azpimarratu du: “Miramonen enpresa aurreratu gehiago hartzeko dagoen lekua txikia da, beraz, ezinbestekoa da Galarreta / Hernanirantz zein Illunberantz zabaltzea. Eta zabaltze horri esker Donostia lagunduko dugu Europan zientzia eta teknologian erreferente izaten jarraitzeko posizionamenduan eta proiekzioan”.

Horiek horrela, Goiak segidakoa gaineratu du: “Uste dugu Donostiak egitura eta edukia duela bere burua zientzia eta ezagutzaren hiria bezala ikusteko eta gainerakoek horrela dela ikusteko. Hori dela-eta, Udalatik, gainerako erakundeekin eta arlo publiko zein pribatuko eragileekin, estrategia bat sustatuko dugu posizionamendu hori sendotzeko eta indartsu proiektatzeko. Eta helburua da, Europan gure hiria hurrengo hamarkadan ikerketa-jarduera sortzea eta teknologian kualifikazio altua duen hiri erreferente nagusienetako bat izatea”.

Era berean, Goiak Donostia zientzia, teknologian eta ezagutzan erreferente izateko dituen aktiboen hainbat adibide azpimarratu ditu: Miramongo Zientzia eta Teknologia Parkearen handitzea; Eskusaitzetako industrialdean teknologia aurreratuko enpresa berrien kokapena; DIPCren handitzea; eta, besteak beste, IBM-ren ordenagaiu kuantikoa hartuko duen Ikerbasqueren eraikin berria, Teknologia Kuantikoko Poloa sustatzen jarraitzea.

Egungo alkate eta berrautaketarako hautagaiaren ustez, adibide horiek inbertsio publiko eta pribatu handiak erakarri dituzte, baita ehunka lanposturen sorrera ere. Horri esker, Donostiak talentua erakartzeko gaitsuna izango du, baina batez ere, bertakoa mantentzeko.

Eneko Goiaren iritziz, Donostia zientzia, teknologia eta ezagutzaren hiria bezala kontsolidatzen lagunduko duela segidako ezaugarriak izatea: lehen mailako unibertsitateekin eta ikerketa erakundeekin ikerketa eta garapena egiten jarraitzeko azpiegitura izatea; Gipuzkoan dugun enpresa-ekosistema izaten jarraitzea; teknologia-azpiegitura aurreratuak izatea; eta proiektu berriak erakartzeko gaitasuna izango duen gobernu-politika.

Era berean, balioan jarri du erakundeen arteko elkarlana zein arlo publiko eta pribatuaren artekoa, izan ere, ezinbestekoak dira zientzian, teknologian eta ezagutzan erreferente izateko eta izaten jarraitzeko dugun apustuarekin jarraitzeko. Estrategia horri esker, Donostia gai izan da Viralgen edo Bayer enpresak erakartzeko, edo BioDonostiak aurrera daraman lanarekin jarraitzeko, hain zuzen ere, Donostia arlo biosanitarioan erreferente bilakatu  duen estrategia.

Horrenbestez, Goiak esan du Miramongo Teknologia Parkearen handitzea sustatzeko hartutako konpromisoa, ilusio zein asmo handikoa dela, etorkizunari bikortasunez begiratzen diola, eta beraz, merezi duen gauza dela. Horiek horrela, Eneko Goiak honakoa gaineratu du: “Parkea handitzeak hiri ekonomia-jarduera indartuko du, eta horren onuradun nagusienak donostiarrak izango dira”.

Interesatu Zaitez