EAJ-PNVk Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren lege berria babestu du, egungo behar eta erronketara egokitzen delako

Eva Juez legebiltzarkide jeltzaleak nabarmendu du lege honen helburu nagusia “salmentetan eta trukeetan eskubideen urraketak eta abusuak saihestea” dela

EAJ-PNVk Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren lege berria babestu du, egungo behar eta erronketara egokitzen delako 27Apirila 27 |
Eusko Legebiltzarra
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

EAJ-PNVko Eva Juez legebiltzarkideak Eusko Legebiltzarrean ostegun honetan onartutako Euskal Herriko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren Legea babestu du, egungo errealitate, behar eta erronka berrietara egokitzen baita. “Legeak alde on eta txar guztiak jasotzen ditu, euskal kontsumitzaileen eta erabiltzaileen egungo kontsumo-errealitate berria, eta, beraz, hobeto defendatu ahal izango dira haien eskubide guztiak, 2003an onartutako aurreko arauaren oinarritik abiatuta”, esan du.

Ildo horretan, ordezkari jeltzaleak legearen helburu nagusia azpimarratu du, batez ere salmentetan eta elkartrukeetan eskubideen urraketa eta abusuak saihestea, kontsumitzaile eta erabiltzaile guztien eskubideak gehiago eta hobeto babesteko. “Eraldaketa eta aurrerapenak izugarriak izan dira azken urteotan, eta horrek arazoak eta arriskuak ere ekarri ditu kontsumitzeko moduan. Hori dela eta, lege hau kontsumo arduratsuaren sustapenean oinarritzen da, eta pertsonen babes handiagoan”, adierazi du.

Hala, legebiltzarkide jeltzaleak nabarmendu du legearen barruan bi zutabe nagusi finkatu direla, hala nola kontsumo arduratsu hori sustatzea eta pertsonen eskubideak bermatzea, besteak beste, ondo tratatuak izatea, prozesu osoan egin zitekeen kaltea konpontzea eta hizkuntza-eskubidea errespetatzea.

Eta puntu horretan, Juezek euskararekiko konpromisoaren alde lan egiten jarraitzeko prest dagoela adierazi du, pertsonek eta erabiltzaileek, oztopo guztien gainetik, edozein kontsumo-prozesu nahi duten hizkuntzan egiteko aukera izan dezaten. “Agian, erabiltzaile edo kontsumitzaile batek euskaraz egitea nahi du, behar duen prozedura edo erosi edo saldu behar duena egiteko. Zerbitzuren bat jasotzerakoan ere hobeto moldatzen da euskaraz. Zergatik ezin da eskubide hori bermatuta eduki?”, galdetu dio bere buruari.

Azkenik, ordezkari jeltzaleak Legebiltzarrean egindako lana eskertu eta nabarmendu nahi izan du. Izan ere, lege honek kontsumitzaileak babestu eta lagunduko ditu, kontsumo arduratsua indartuko du eta pertsona ahulenak babestuko ditu.

Interesatu Zaitez