Iridoy “San Miguel-Anaka lehenbailehen errealitate izatea espero dugu, eta horretarako, gure babesa erakutsi nahi diogu Udal Gobernuari”

Duela 13 urte, 2010eko abenduan, udal hauteskundeak baino hilabete batzuk lehenago, honako titular hau irakurri genuen: “San Migel – Anakako babes ofizialeko lehen etxebizitzak 2014an iritsiko dira”. Irungo alkate Jose Antonio Santanoren eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburu sozialista Iñaki Arriolaren hitzak izan ziren hauek.

Iridoy “San Miguel-Anaka lehenbailehen errealitate izatea espero dugu, eta horretarako, gure babesa erakutsi nahi diogu Udal Gobernuari” 24Martxoa 24 |
IRUN

PARTEKATU

Gaur, 2023an, hauteskunde kanpainaurrean, “San Miguel-Anakako lanak urte honetan bertan hasiko dira” irakurri dugu.

Egoera honen aurrean, EAJ-PNVtik espero dugu oraingoan egia izatea eta emandako hitza betetzea. Horregatik, obrak lehenbailehen has daitezen eta, Irunen dugun babes ofizialeko, bai alokairuko eta baita salmentako, etxebizitzen beharrari erantzuna lehen bai lehen eman ahal izateko, Udal Gobernuari gure babesa eta laguntza helarazi nahi diogu.

Era berean, esparru horretan dagoen kirol-ekipamenduen beharra azpimarratu nahi genuke. Alde batetik, aurreikusten den futbol zelai berria, eta, bestetik, EAJ-PNVtik landu dugun kiroldegi berritzaile, modernoa, eta lurpeko aparkalekua duena. Aipatutako obrak hasten direnean, egia izango direnak.

Proposatzen dugun kiroldegiak, Iruni behar duen hirugarren kiroldegi hori eskainiko lioke. Hala diote azterketa teknikoek, eta, gainera, irundarrek eskatzen dute, trenbide-gunearen beste aldean dagoen eskari horri erantzuteko. Egia da, pandemiaren ondorioz, kiroldegiko erabiltzaile kopurua murriztu egin zela, baina normaltasunera itzuli garenetik, kopurua gorantz doa etengabe, dagoeneko badiren kiroldegietako espazio batzuk asebetez.

Horretarako, egoera horri erantzuteko, EAJ-PNVtik Irungo herritar guztien egunerokotasunerako kirol-instalazio osatu, estali eta modernoak proposatzen ditugu San Migelen; bi igerilekurekin, udarako solarium batekin, fitness-gelarekin, pista balioaniztun batekin eta kafetegi gune batekin.

Une honetan, Irungo mendebaldeko auzoek dituzten beharrei erantzuteko momentua da, kirol-ekipamendu hori eskaintzekoa. Kontuan harturik ere, eremuan aurreikusitako etxebizitza guztiak eraiki ondoren, epe ertainean beharrizan hau areagotuko egingo dela.

 

Interesatu Zaitez